
2022/04/12
Orain arte Altamira estadioan zegoen makina kiroldegira eraman da. Bere garaian kiroldegian egin ziren obren ondorioz aldatu zen lekuz, baina hauek amaitu ondoren berriz kiroldegian da. Oraingoan kokaleku berrian jarri da, hain juxtu ere harrera-bulegora iritsi aurretik dagoen bidean.
2022/04/05
Apirilak 6, asteazkena, Beasaingo garbigunea itxita egongo da arratsaldez. Ordiziakoa eta Urretxukoak irekita egongo dira. Barkatu eragozpenak.
2022/04/05
Aste Santuko jai egunetan ez da egurra bilduko. Gainerako hondakin frakzioak ohiko egutegiaren arabera burutuko dira, hau da, bilketa zerbitzuek ez dute jai egunik egingo.
2022/03/23
Joan den martxoaren 20an, Sasieta Mankomunitateko pixoihalentzako edukiontzi bat agertu zen Oria ibaian. Ordiziako Joseba Rezola pasealekuan zegoen, garai bateko “Bomberia” parean, ibaia zeharkatzen duen pasabidetik oso gertu.
Edukiontzia ibaira bota zuten asteburuan, eta oso zaila zen bertara iristea. Asteazken honetan, martxoaren 23an, Ordiziako Suhiltzaileen Parkeko talde batek edukiontzia ibaitik ateratzea lortu du. Eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen “erreskate” berezi honengatik, hurrengo ur-goraldian edukiontzia itsasoan ez bukatzeagatik eta edukiontzia berriro ordiziarren eskura jartzeagatik. Milesker!
2021/12/21
Errefusa: Egun bat aurreratuko dira 24ko eta 31ko bilketak. Beraz, 23an eta 30ean iluntzan atera.
Kartoia: abenduaren 24an, 31n eta urtarrilaren 6an ez da bilduko.
Salbuespena: Ordizian Errege egunean ohiko eran egingo dira bilketa guztiak.
2021/11/29
Abenduaren 4an, larunbata, garbiguneak zabalik izango dira. 9:00-13:00.
Abenduaren 6an eta 8an, astelehena eta asteazkena: ITXITA.
Abenduaren 7an, asteartea: Beasaingo eta Urretxuko garbiguneak ZABALIK (9:00-12:30 / 15:30-18:30). Ordizia ITXITA.
2021/11/25 | Murriztea, Birziklapena, Berrerabilpena
Abiatu da aurten ere ikastetxeei zuzenduriko Ingurumen-heziketa kanpaina. Dagoeneko 10. edizioa dugu hau. Iaz bezala, aurten ere, 33 ikastetxek eta 1500dik gora ikaslek parte hartuko dute kanpainan.
Urtero bezala garapen jasangarria landuko da eta guri dagokigun partetik, batez ere, hondakinetan jarriko da fokua. Lehen Hezkuntzan hondakinak gutxitzea, berrerabiltzea eta birzklatzea sustatuko da, eta Bigarren Hezkuntzan kontsumismoa, publizisten trikimailuak, azkenotan halako indarra hartu duen Black Friday-a, eta sare sozialen mundua ere aztertuko da (influencer, youtuber, etab.)
Zehastasun guztiak hemen azpian sakatuz:
http://www.sasieta.eus/euskara/kanpainak/hondakinak-kitto
2021/11/02
2021/09/23 | Birziklapena
2021/08/02
Udan ondorengo hau izango da garbiguneen ordutegia:
ORDIZIA
Ez dago aldaketarik, zabalik ohiko ordutegian. Astelehenetik ostiralera, 9:00-13:00 / 15:30-18:00, larunbatetan 9:00-13:00.
BEASAIN
Abuztuan itxita.
URRETXU
Astelehenetik larunbatera, biak barne, 9:00-13:00. Arratsaldeak itxita.

© 2026 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua