Sasietako Mankomunitatean hondakinen bilketa hainbat modu desberdinetan egiten da. Aukeratu zerrendatik kontsultatu nahi duzun herria.
Arama
Hondakinak egoki sailkaturik dagokion kaleko edukiontzian atera behar dira.
• ORGANIKOA, edukiontzi marroian
Beharrezkoa da kubo aireztatua, poltsa konpostagarriak eta edukiontzia irekitzeko Sasietako identifikazio txartela izatea. Egunero ireki daiteke edozein orduan.
• ERREFUSA, birziklatu ezin daitekeena, grisean
Edukiontzi grisa irekitzeko beharrezkoa da Sasietako identifikazio txartela. IGANDEETAN BAKARRIK irekiko da. Gainontzeko egunetan ezingo da ireki.
TAMAINA HANDIKO TRASTEEN BILKETA
Bolumen handiko trasteak (altzariak, hozkailuak, etab.) hileko 4. astelehen gauean atera behar dira edukiontziak dauden puntuetan. Trasteak atera baino lehen Sasietara deitu behar da.
© 2025 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua