Sasietako Mankomunitatean hondakinen bilketa hainbat modu desberdinetan egiten da. Aukeratu zerrendatik kontsultatu nahi duzun herria.
Zegama
Hondakinak, egoki sailkaturik dagokion edukiontzian atera behar dira.
Organikoa
Hondakin organikoen edukiontzi marroia erabiltzeko beharrezkoa da kubo aireztatua, poltsa konpostagarriak eta edukiontzia irekitzeko giltza izatea.
Errefusa
Errefusaren edukiontzia asteazkenetan bakarrik irekiko da eta hau irekitzeko beharrezkoa da identifikazio txartela.
PIXOIHALENTZEKO EDUKIONTZI BEREZIAK
Pixoihalak ateratzeko edukiontzi bereziak daude eta hauek erabiltzeko beharrezko da identifikazio txartela.
TAMAINA HANDIKO TRASTEEN BILKETA
Bolumen handiko trasteak (altzariak, hozkailuak, etab.) hileko 2. eta 4. astearte gauean atera behar dira edukiontziak dauden puntuetan. Trasteak atera baino lehen Sasietara deitu behar da.
LANDA EREMUETAKO BIRZIKLAGUNEAK
Landa eremuan bizi diren herritarrek hondakinak egoki sailkatuak eta dagokion edukiontzian utzi behar dituzte ondorengo bilketa guneren batean:
Birziklaguneetara sartzeko identifikazio txartela beharrezkoa da.
© 2025 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua