Sasietako Mankomunitatean hondakinen bilketa hainbat modu desberdinetan egiten da. Aukeratu zerrendatik kontsultatu nahi duzun herria.
Legazpi
Hondakinak egoki sailkaturik dagokion kaleko edukiontzian atera behar dira.
ORGANIKOA
Hondakin organikoen edukiontzi marroia erabiltzeko beharrezkoa da kubo aireztatua, poltsa konpostagarriak eta edukiontzia irekitzeko Sasietako identifikazio txartela.
ERREFUSA
Errefusaren edukiontzi grisa irekitzeko beharrezkoa da Sasietako identifikazio txartela.
*Pixoihalak ere errefusaren edukiontzi grisean bota behar dira.
TRASTEEN BILKETA
Bolumen handiko trasteak (altzariak, hozkailuak, etab.) astero jasotzen dira. Ostegun gauean atera behar dira edukiontziak dauden puntuetara. Trasteak atera baino lehen Sasietara deitu behar da
LANDA EREMUKO BIRZIKLAGUNEAK
Landa eremuan bizi diren herritarrek hondakinak egoki sailkatuak eta dagokion edukiontzian utzi behar dituzte ondorengo bilketa guneren batean:
Birziklaguneetara sartzeko Sasietako identifikazio txartela beharrezkoa da.
© 2024 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua