Sasietako Mankomunitatean hondakinen bilketa hainbat modu desberdinetan egiten da. Aukeratu zerrendatik kontsultatu nahi duzun herria.
Segura
Segura hondakinak atez-ateko sistemaren bidez jasotzen dira:
KALEKO EDUKIONTZI BIDEZ ATERTZEN DIREN FRAKZIOAK
Beira, arropa, pilak eta sukaldeko olioa kalean dauden edukiontzietan, egoki sailkaturik atera behar dira
BALDE BIDEZ ATERATZEN DIREN FRAKZIOAK
- Gai organikoa.
Kubo aireztatua: kubo hau etxe barrurako da eta poltsa konpostagarriekin batera erabiltzen da.
Poltsa konpostagarriak: organikoa ezin da plastikozko poltsetan atera, poltsa konpostagarriak erabili behar dira. Hauek lortzeko etxebizitza bakoitzeko identifikazio txartelarekin Sasieta Mankomunitateko poltsak hornitzen dituen joan behar da.
Organikoa kalera ateratzeko kuboa: hau da kalera atera eta bilketa zerbitzuekin adostutako puntuan utzi beharreko kuboa.
- Papera eta kartoia.
30 litroko balde indibidualetan aterako da bilketa zerbitzuekin adostutako tokietan. Ontzi komunitarioetan aterako dute horrela adostu duten atarietako bizilagunek.
-Plastikozko, metalezko edo brik erako ontzi arinak.
30 litroko balde indibidualetan aterako da bilketa zerbitzuekin adostutako tokietan.
- Errefusa
*Pixoihalen, konpresen eta antzekoen bilketa berezia
Egunero atera daitezke plastikozko poltsa baten barruan sartuta. Poltsa egun horretako baldearen barruan gainaldean utzi daiteke, kanpoalderantz poltsa zati bat utziaz biltzaileak jakin dezan. Baldearen kanpoan ere utzi daiteke poltsa.
Noiz eta nola atera kuboak
Baldeak, Sasieta Mankomunitatearekin adostutako tokietan atera behar dira. Kuboek kodigo bat izango dute etxebizitzarekin lotzen dituena.
Zure etxean non atera behar dituzun jakin nahi baduzu, jar zaitezke harremanetan Sasieta Mankomunitateko arreta zerbitzuarekin.
Ordutegia
Egun bakoitzeko materiala goizeko 6:00ak arte atera ahalko da. Bilketa 6:00ak eta eguerdi bitartean egingo da.
TAMAINA HANDIKO TRASTEEN BILKETA
Bolumen handiko trasteak (altzariak, hozkailuak, etab.) hileko 2. eta 4. astearte gauean atera behar dira edukiontziak dauden puntuetan. Trasteak atera baino lehen Sasietara deitu behar da.
LANDA EREMUETAKO BIRZIKLAGUNEAK
Segurako lana eremuan bizi diren herritarrek hondakinak egoki sailkatuak utzi behar dituzte ondorengo birziklaguneren batean:
Birziklaguneetara sartzeko identifikazio txartela beharrezkoa da.
© 2024 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua