Sasietako Mankomunitatean hondakinen bilketa hainbat modu desberdinetan egiten da. Aukeratu zerrendatik kontsultatu nahi duzun herria.
Ormaiztegi
Hondakinak egoki sailkaturik dagokion kaleko edukiontzian atera behar dira.
Organikoa
Hondakin organikoen edukiontzi marroia erabiltzeko beharrezkoa da kubo aireztatua, poltsa konpostagarriak eta edukiontzia irekitzeko giltza izatea.
Errefusa
Errefusaren edukiontzia astelehenetan bakarrik irekiko da eta hau irekitzeko beharrezkoa da identifikazio txartela.
PIXOIHALENTZEKO EDUKIONTZI BEREZIAK
Pixoihalak ateratzeko edukiontzi bereziak daude eta hauek erabiltzeko beharrezko da identifikazio txartela.
TAMAINA HANDIKO TRASTEEN BILKETA
Bolumen handiko trasteak (altzariak, hozkailuak, etab.) hileko 1. eta 3. ostegun gauean atera behar dira edukiontziak dauden puntuetan. Trasteak atera baino lehen Sasietara deitu behar da.
© 2023 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua