ETXEKO KONPOSTA: Lursail bat baduzu, etxean konpostatu dezakezu. Sasieta Mankomunitateak formakuntza, konpostagailua eta beharrezko materialak emango dizkizu.
Konpostagailua eskuratzeko beharrezkoa da formakuntza ikastaro bat jasotzea. Ikastaro honetan konposta zer den eta nola egiten den azalduko zaizu. Ikastarora etortzen direnei konpostagailu bat banatuko zaie dohainik.
Zuk ere etxean konpostatu nahi baduzu, bete ezazu formulario hau eta zurekin harremanetan jarriko gara hurrengo hitzaldiaren berri emateko.
KOMUNITATE KONPOSTA:Hainbat herritan komunitate konposta egiteko eremuak ditugu, sukaldean sortzen duzun organikoa konpost bihurtuko dugu zure auzoan bertan. Konpostagailu bat partekatuz interes bereko bizilagunekin.
Sukaldean edo baratzean sortutako hondakin organikoak lurrean bizi diren mikroorganismoen ekintzari esker ongarri bihurtzeko prozesu naturala da. Prozesu honetan, mikroorganismoen ekintza lagundu ahal izateko oxigeno, hezetasun eta tenperatura baldintza zehatz batzuk behar dira.
Materia organikoarekin konposta egiteak onurak besterik ez ditu.
Ingurumenean
Materia organikoaren zikloa ixten dugu, lurretik ateratako elikagaiak lurrari itzuliz. Konposta kalitate handiko ongarri naturala da lurzoruarentzat oso onuragarria: lurraren egitura hobetzen du, ura xurgatzeko ahalmena handitzen du eta landareei elikagaiak ematen dizkie. Konposta erabiliaz, jatorri ezezaguneko substratuak erabiltzeko beharrik ez dugu. Konposta egiten badugu, kutsadura murrizten dugu hondakin horiek garraiatzearen ondorioz sortutako gasak gutxitzen ditugulako.
Ekonomian
Bataz beste sortzen ditugun hondakinen %40a materia organikoa da. Hauek sortutako tokian bertan tratatzen baditugu, ez da beharrezkoa hauek garraiatzea eta hauek tratatzeko planta garestirik eraikitzea, hondakinen bilketa zerbitzuan eta tratamenduan gastuak gutxituz.
Mankomunitateak sustatutako etxeko eta komunitateko konpostajean honako hondakin hauek onartuko dira:
a) Elikagai-hondarrak (LER 200108): fruta- eta barazki-hondarrak, haragi- edo arrain-hondarrak, arrautza-oskolak, fruitu lehorren oskolak, itsaski- edo molusku-maskorrak, ogi- edo opil-hondarrak, kafe-hondarrak eta infusio-poltsatxoak, erabilitako ezpainzapiak eta sukaldeko papera, etab.
b) Lorategi eta baratze partikularretako landare-hondakinak (LER 200201): hostoak, landareen eta belarra moztearen hondarrak, sastrakak, heskaiak garbitzea, loreak eta loreontzi-landareak, adar inaustuak, barazkiak, etab.
Konposta kalitate handiko ongarria da eta ondorioz lurrarekin nahastuta erabili behar da. Hemen erabilera gomendio batzuk:
Erabilera |
Konpost kantitatea |
BELARDIA |
Landaketa berria : 2-3 kg konpost/m2 Mantenua: 0,5-1 kg konpost/m2 |
FRUTA ARBOLAK |
Landaketa berria : lurra eta konposta proportzio berdinetan nahastu Ongarri bezala : 2 cm-ko geruza zuhaitzaren oinarrian |
BARATZEA |
1 kg/m2 |
PARTERREAK |
1-2 kg/m2 edo lorategiko lurra eta konposta proportzio berdinetan nahastu |
ZUHAITZAK ETA ZUHAIXKAK |
2-3 cm-ko konpost geruza zuhaitzaren oinarrian |
LOREONTZI ETA LORATEGIETAN |
2 cm-ko geruza |
TRANSPLANTEAK |
Konpost zati 1, 3 zati lurrekin nahastu |
Argazkian ikus daitekeen bezala, konposta neurrian erabili behar da, ez da ona gehiegi edo gutxiegi botatzea.
Konposta lur naturalaren gainean egiten denez, berdegunea, lur saila, lorategia edo baratza izatea beharrezkoa da. Etxeko konposta egiteak esan nahi du prozesu hori etxean bertan egingo dugula gure lorategi edo baratzean.
Zelai partikularrik ez duten etxeek ere konposta egin dezakete horretarako egokitutako eremu publikoetan. Konpost mota honetan taldean, auzokideen artean egiten da.
Sasieta mankomunitateak mantenu eta jarraipen tekniko lanak burutzen dituen komunitate konpostaje guneak:
HERRIA |
GUNEA |
KOKAPENA |
ATAUN |
LIZARDI |
Elbarrena 17 |
SAN GREGORIO, OLALDE |
San Gregorio 21A |
|
SAN GREGORIO, SUTEGI |
San Gregorio 15 |
|
ZELAIETA |
Elbarrena 15 |
|
GOIKOETXEA ENEA |
Elbarrena 37 |
|
UBARRIETA |
Elbarrena 18 |
|
ESKOLA |
Astigarraga auzoa |
|
ITSASO |
ITSASO GAINA |
Itsaso gaina |
ALEGIA AUZOA |
Itsaso, Alegia auzoa |
|
LEGORRETA |
GUADALUPE AUZOA |
Guadalupe auzoa |
ERDIGUNEA |
Jose Iturrioz 18 |
|
ZUBIAURRE |
Errepide nazionala 1, zubiaurre |
|
LEGAZPI |
URTATZA |
Urtatza auzoa 20W |
SANTIKUTZ |
Santikutz kalea – La Salle kalea |
|
PLAZAOLA/AIZKORRI |
Aizkorri kalea 28 |
|
ORDIZIA |
ESKARABILA |
Joseba Rezolaren pasealekua |
ARABA PARKEA |
Araba kalea |
|
BILORDI PARKEA (Oreja) |
Bizkaia pasealekua |
|
SEGURA |
ZERAIN PORTALA |
Zerain portala |
KULTUR ETXEA |
Akelarre kalea, |
|
ZALDIBIA (*) |
MENDI-ONDO |
Santa fe 1 |
GAZTAINADI |
Santa fe 61 |
|
ARTXANBERRI |
Artxanberri 1 |
|
IBAI-ONDO |
Santa fe 70 |
|
IBARRAZPI |
Ibarrazpi 10 |
|
FARMAZIA |
Santa fe 8 |
|
ESKOLA |
Santa fe 46A |
(*Informazio gehiagorako: https://zaldibia.eus/eu/orria/auzo-konpostguneak-lurretik-jasoa-lurrari-itzuli/https://www.sasieta.eushttps://www.sasieta.eus/fitxategiak/ckfinder/files/KONPOSTGUNEA_es.jpg/https://www.sasieta.eushttps://www.sasieta.eus/fitxategiak/ckfinder/files/KONPOSTGUNEA_eus.jpg )
Material lehor edo egituratzaile gisa hainbat material erabili ditzakegu, denak landare jatorrikoak: inausketa hondarrak, hosto lehorrak, txirbila, lehortutako belarra, etab.
Materia lehorra eskuratzeko arazoak badituzue, Sasieta Mankomunitateko garbigune sarean, zakutxo edo poltsa bat eramanez, dohainik eskuratzeko aukera izango duzue.
Ez dut berdegunerik konposta egin dezaket?
Konpostagailua zuzenean lurzoru naturalarekin kontaktuan egotea beharrezkoa da, lurzoruko mikroorganismoak konpostagailura irits daitezen eta uraren drainatzea errazteko. Berdegunerik ez duten eta konposta egin nahi duten herritarrek, lurzoru publikoetan kokatzen diren lorategi publikoetan egin dezakete konposta.
Beharrezkoa al da konpostagailua konposta egiteko?
Ez. Betidanik egin izan da konposta piloan. Hala ere konpostagailuak, konposta prozesuko baldintzak egokiak izan daitezen laguntzen du (euritik, haizetik, hotzetik eta eguzkitik babestuz). Gainera estetikoki ere zaindua da.
Baratza bat daukat baina ez daukat etxean bertan, konpostagailu bat lor dezaket?
Bai, baina ez da erosoena. Konposta prozesua egoki joateko beharrezkoa da hondakinak modu erregularrean botatzea.
Mota guztietako hondakin organikoak konpostatu ditzaket?
Bai. Badaude hondakin mota batzuk, zitrikoak, haragia eta arrai jatorrikoak esaterako, konpostatzeko zailagoak direnak baina konpostatzen hasi eta hilabetera, prozesua aktibo egongo da eta konpostatu ditzakegu oinarrizko mantentze aholkuak jarraituz.
Konpostajeak usain txarrak sortzen al ditu?
Ez. Ustel edo amoniako usaia antzematen baduzue, konposta hezeegia edo aireztapen falta duelako izango da. Hau konpontzeko nahikoa da nahasketa iraultzea eta materia lehorra gehitzea.
Konpostajeak intsektu edo eulirik erakartzen al du?
Intsektuak konpostaje prozesuko parte dira, beraz beti agertuko dira konpostagailu barruan. Gainera, ez dira konpostagailutik ateratzen, bertan bizitzeko tenperatura eta hezetasun baldintza egokiak aurkitzen baitituzte.
Nola dakigu konposta heldua dagoela?
Konposta heldua dagoenean, giro tenperatura izan behar du eta itxura uniformea. Bota ditugun hondakinak desberdintzeko ez dugu gai izan behar, bota ditugun honar gogorrak kenduta: adarrak, hezurrak, marisko oskolak,
Edozein galdera, kezka edo arazo baduzu, jar zaitez Sasieta Mankomunitatearekin harremanetan honako bideen bitartez:
Konpostari buruzko informazio gehiago behar baduzu, deskargatu ezazu pdf gida hau.
© 2025 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua