Sasietako Mankomunitatean hondakinen bilketa hainbat modu desberdinetan egiten da. Aukeratu zerrendatik kontsultatu nahi duzun herria.
Gaintza
Herrian hainbat birziklagune daude gai organikoak, ontzi arinak, papera eta kartoia, beira, organikoa, pixoihalak eta errefusa biltzeko. Herritarrek hondakinak egoki sailkatuak eta dagokion edukiontzian utzi behar dituzte ondorengo bilketa guneren batean:
ERREFUSA, birziklatu ezin daitekeena, grisean
Edukiontzi grisa ASTELEHENEAN eta OSTEGUNETAN SOILIK irekiko da. Gainontzeko egunetan itxia egongo da.
PIXOIHALAK, pixoihalentzeko edukiontzian
Pixoihalentzako edukiontzi berezi bat dago frontoi ondoko birziklagunean.
ORGANIKOA
Hondakin organikoak konposta eginez edo edukiontzi marroira botaz kudeatu behar dira. Edukiontzi marroia irekitzeko beharrezkoa da poltsa konpostagarriak erabiltzea.
*Aranburu auzoko bidegurutzean ez dago edukiontzi marroirik.
TAMAINA HANDIKO TRASTEEN BILKETA
Bolumen handiko trasteak (altzariak, hozkailuak, etab.) hileko 3. astelehen gauean atera behar dira edukiontziak dauden puntuetan. Trasteak atera baino lehen Sasietara deitu behar dune bakoitzean.
© 2024 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua