Sasieta mankomunitatea

Garbiguneak

ORDUTEGIAK

Oharrak:

Azkeneko sarrera instalazioa ixteko ordua baino hamar minutu lehenago izango da.

Jaiegunetan ez ezik, abenduaren 24an eta 31n itxita egongo dira garbiguneak.

BEASAIN ETA URRETXUKO GARBIGUNEAK

Astelehenetik ostiralera: 9:00-12:30 eta 15:30-18:30

Larunbatetan: 9:00-13:00.

Igande eta jaiegunetan itxia.

 

ORDIZIAKO GARBIGUNEA:

Astelehenetik ostiralera: 9:00-13:00 eta 15:30-18:00

Larunbatetan: 9:00-13:00

Igande eta jaiegunetan itxia.

 

URRETXU, BEASAIN ETA ORDIZIKO GARBIGUNEETAN URRIAREN 1ETIK AURRERA TARIFA BERRIAK

Mutiloako zabortegia 2020ko martxoaren 1ean itxi izanak hondakinen tratamendu-kostuen igoera ikaragarria ekarri du, batez ere eraikuntzako hondakinena.

Horregatik, Sasieta Mankomunitateko Zuzendaritza Batzordeak, 2020ko martxoaren 11n, Garbigune zerbitzuaren Ordenantza Fiskalaren aldaketa behin-behinean onartzea erabaki zuen. Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2020ko maiatzaren 25ean. Jendaurrean jartzeko epea igarota, alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu ez zenez, aldaketa behin betiko onartu zen. Aldaketak jasotzen dituen testua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu berri da 2020ko irailaren 10ean.

Hauek dira urriaren 1etik aurrera aplikatzen hasiko diren tarifak:

— Harrizko eraikuntza eta eraispen hondakinak: 72,00 euro/Tn.

— Harrizkoak ez diren bestelako eraikuntza eta eraispen hondakinak: 154,00 euro/Tn.

— Ibilgailu ez-industrialen pneumatikoak: 1,50 euro/pneumatiko bakoitzeko.

— Etxeko animalien (maskoten) gorpuak (Ordiziako eta Urretxuko Garbiguneetan soilik): 37,00 euro/animalia bakoitzeko.

Garbigune zerbitzu publikoa emateagatiko Zerga Ordenantza

Sasieta Mankomunitatea
© 2023 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua