Sasieta manmomunitatea

Konposta

Zer da?

Sukaldean edo baratzean sortutako hondakin  organikoak lurrean bizi diren mikroorganismoen ekintzari esker ongarri bihurtzeko prozesu naturala  da. Prozesu honetan, mikroorganismoen ekintza lagundu ahal izateko oxigeno, hezetasun eta tenperatura baldintza zehatz batzuk behar dira.

Zergatik konpostatu?

Materia organikoarekin konposta egiteak onurak besterik ez ditu.

Ingurumenean
Materia organikoaren zikloa ixten dugu, lurretik ateratako elikagaiak lurrari itzuliz. Konposta kalitate handiko ongarri naturala da lurzoruarentzat oso onuragarria: lurraren egitura hobetzen du, ura xurgatzeko ahalmena handitzen du eta landareei elikagaiak ematen dizkie. Konposta erabiliaz, jatorri ezezaguneko substratuak erabiltzeko beharrik ez dugu. Konposta egiten badugu, kutsadura murrizten dugu hondakin horiek garraiatzearen ondorioz sortutako gasak gutxitzen ditugulako.

Ekonomian
Bataz beste sortzen ditugun hondakinen %40a materia organikoa da. Hauek sortutako tokian bertan tratatzen baditugu, ez da beharrezkoa hauek garraiatzea eta hauek tratatzeko planta garestirik eraikitzea, hondakinen bilketa zerbitzuan eta tratamenduan gastuak gutxituz.

Konpostaren erabilerak

Konposta kalitate handiko ongarria da eta ondorioz lurrarekin nahastuta erabili behar da. Hemen erabilera gomendio batzuk: 

 

Erabilera

Konpost kantitatea

BELARDIA

Landaketa berria : 2-3 kg konpost/m2

Mantenua: 0,5-1 kg konpost/m2

FRUTA ARBOLAK

Landaketa berria : lurra eta konposta proportzio berdinetan nahastu

Ongarri bezala : 2 cm-ko geruza zuhaitzaren oinarrian

BARATZEA

1 kg/m2

PARTERREAK

1-2 kg/m2 edo lorategiko lurra eta konposta proportzio berdinetan nahastu

ZUHAITZAK ETA ZUHAIXKAK

2-3 cm-ko konpost geruza zuhaitzaren oinarrian

LOREONTZI ETA LORATEGIETAN

2 cm-ko geruza

TRANSPLANTEAK

Konpost zati 1, 3 zati lurrekin nahastu  

 

Argazkian ikus daitekeen bezala, konposta neurrian erabili behar da, ez da ona gehiegi edo gutxiegi botatzea.  

 

 

Autokonposta edo Etxeko Konpostajea

Konposta lur naturalaren gainean egiten denez, berdegunea, lur saila, lorategia edo baratza izatea beharrezkoa da. Etxeko konposta egiteak esan nahi du prozesu hori etxean bertan egingo dugula gure lorategi edo baratzean.


 

Etxean konpostatu nahi dut

Lursail bat baduzu, etxean konpostatu dezakezu. Sasieta Mankomunitateak formakuntza, konpostagailua eta beharrezko materialak emango dizkizu.
Konpostagailua eskuratzeko beharrezkoa da formakuntza ikastaro bat jasotzea. Ikastaro honetan konposta zer den eta nola egiten den azalduko zaizu. Ikastarora etortzen direnei konpostagailu bat banatuko zaie dohainik.
Zuk ere etxean konpostatu nahi baduzu, bete ezazu formulario hau eta zurekin harremanetan jarriko gara hurrengo hitzaldiaren berri emateko.

 

FORMULARIOA

Auzokonposta edo Taldeko Konpostajea

Zelai partikularrik ez duten etxeek ere konposta egin dezakete Udalek horretarako egokitutako lursail publikoetan. Konpost mota honetan taldean, auzokideen artean egiten da.

 

Auzokonposta egin nahi dut

Taldean konposta egiteko interesa baduzu, bete ezazu formulario hau eta eskaera, zure herriko udalarekin batera aztertuko dugu. Ondoren zurekin harremanetan jarriko gara. Auzokonposta gune bat martxan jartzeko hainbat baldintza bete behar dira:

  • Auzokonposta guneen kokapena, egokitzapena eta mantentzea, udalak egiten ditu, beraz udalaren oniritzia beharrezkoa da gunea kokatzeko.
  • Auzoan konpostagailuak kokatzeko berdegune egoki bat egotea.
  • Auzoan edo gunearen inguruan familia kopuru minimo bat konposta egiteko prest egotea.

Materia egituratzailea lortu

Material lehor edo egituratzaile gisa hainbat material erabili ditzakegu, denak landare jatorrikoak: inausketa hondarrak, hosto lehorrak, txirbila, lehortutako belarra, etab. 

Materia lehorra eskuratzeko arazoak badituzue, Sasieta Mankomunitateko garbigune sarean, zakutxo edo poltsa bat eramanez, dohainik eskuratzeko aukera izango duzue.
 

Ohiko galderak

Ez dut berdegunerik konposta egin dezaket?
Konpostagailua zuzenean lurzoru naturalarekin kontaktuan egotea beharrezkoa da, lurzoruko mikroorganismoak konpostagailura irits daitezen eta uraren drainatzea errazteko. Berdegunerik ez duten eta konposta egin nahi duten herritarrek, lurzoru publikoetan kokatzen diren lorategi publikoetan egin dezakete konposta.

Beharrezkoa al da konpostagailua konposta egiteko?
Ez. Betidanik egin izan da konposta piloan. Hala ere konpostagailuak, konposta prozesuko baldintzak egokiak izan daitezen laguntzen du (euritik, haizetik, hotzetik eta eguzkitik babestuz). Gainera estetikoki ere zaindua da.
Baratza bat daukat baina ez daukat etxean bertan, konpostagailu bat lor dezaket?
Bai, baina ez da erosoena. Konposta prozesua egoki joateko beharrezkoa da hondakinak modu erregularrean botatzea. 

Mota guztietako hondakin organikoak konpostatu ditzaket?
Bai. Badaude hondakin mota batzuk, zitrikoak, haragia eta arrai jatorrikoak esaterako, konpostatzeko zailagoak direnak baina konpostatzen hasi eta hilabetera, prozesua aktibo egongo da eta konpostatu ditzakegu oinarrizko mantentze aholkuak jarraituz. 

Konpostajeak usain txarrak sortzen al ditu?
Ez. Ustel edo amoniako usaia antzematen baduzue, konposta hezeegia edo aireztapen falta duelako izango da. Hau konpontzeko nahikoa da nahasketa iraultzea eta materia lehorra gehitzea.

Konpostajeak intsektu edo eulirik erakartzen al du?
Intsektuak konpostaje prozesuko parte dira, beraz beti agertuko dira konpostagailu barruan. Gainera, ez dira konpostagailutik ateratzen, bertan bizitzeko tenperatura eta hezetasun baldintza egokiak aurkitzen baitituzte.

Nola dakigu konposta heldua dagoela?
Konposta heldua dagoenean, giro tenperatura izan behar du eta itxura uniformea. Bota ditugun hondakinak desberdintzeko ez dugu gai izan behar, bota ditugun honar gogorrak kenduta: adarrak, hezurrak, marisko oskolak,

 

Konposta: Datuak Herriz Herri

Dokumentuak

Konpostari buruzko informazio gehiago behar baduzu, deskargatu ezazu pdf gida hau. 

kONnposta lehen alea (2015eko urtarrila) eskuratu. 

Etxean konpostatzeko gida

Arreta Zerbitzua

Edozein galdera, kezka edo arazo baduzu, jar zaitez Sasieta Mankomunitatearekin harremanetan honako bideen bitartez:

  • info@sasieta.net
  • 943 16 15 55

Sasieta Mankomunitatea
© 2014 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua