Sasietako Mankomunitatean hondakinen bilketa hainbat modu desberdinetan egiten da. Aukeratu zerrendatik kontsultatu nahi duzun herria.
Ataun
KALEKO EDUKIONTZI BIDEZ ATERAKO DIREN FRAKZIOAK
Materia organikoa, papera eta kartoia, ontzi arinak, beira, olioa, pilak eta arropa kalean dauden edukiontzietan, egoki sailkaturik atera behar dira nahi den egun eta ordutegian.
BALDE BIDEZ ATERAKO DIREN FRAKZIOAK
Errefusa
Birziklatu daitekeen guztia sailkatu ondoren gelditzen dena balde grisean aterako da. Gai oso txikia izan ohi da eta norbere higienerako produktuek nahiz osasun produktuek, paper zikinak eta aldikako hondakinek sortzen dute bereziki.
Astelehenean atera behar da balde grisa eta astearte goizean zehar egingo da bilketa.
*PIXOHIALENTZAKO EDUKIONTZI BEREZIAK JARRIKO DIRA
Pixohialak ateratzeko edukiontzi bereziak egongo dira eta hauek txartelarekin erabili behar dira.
TAMAINA HANDIKO TRASTEEN BILKETA
Bolumen handiko trasteak (altzariak, hozkailuak, etab.) hileko 1. eta 3. astearte gauean atera behar dira edukiontziak dauden puntuetan. Trasteak atera baino lehen Sasietara deitu behar da.
LANDA EREMUKO BIRZIKLAGUNEAK
Landa eremuan bizi diren herritarrek hondakinak egoki sailkatuak eta dagokion edukiontzian utzi behar dituzte ondorengo bilketa guneren batean:
Birziklaguneetara sartzeko identifikazio txartela beharrezkoa da.
© 2024 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua