Sasietako Mankomunitatean hondakinen bilketa hainbat modu desberdinetan egiten da. Aukeratu zerrendatik kontsultatu nahi duzun herria.
Zumarraga
Hondakinak egoki sailkaturik dagokion kaleko edukiontzian atera behar dira.
• ORGANIKOA, edukiontzi marroian
Beharrezkoa da kubo aireztatua, poltsa konpostagarriak eta edukiontzia irekitzeko Sasietako identifikazio txartela izatea. Egunero ireki daiteke edozein orduan.
• ERREFUSA, birziklatu ezin daitekeena, grisean
Edukiontzi grisa irekitzeko beharrezkoa da Sasietako identifikazio txartela. 2 egunetan ireki ahal izango da: ASTELEHENEAN ETA OSTIRALEAN. Gainontzeko egunetan ezingo da ireki.
• PIXOIHALAK
Edukiontzi hau Sasietako identifikazio txartelarekin irekitzen da. Egunero ireki daiteke edozein orduan.
TRASTEEN BILKETA
Asteazken gauetan atera behar dira bolumen handiko trasteak (altzariak, hozkailuak, etab) edukiontzi puntuetan. Trasteak atera baino lehen Sasieta Mankomunitatera deitu behar da.
LANDA EREMUKO BIRZIKLAGUNEAK
Landa eremuan bizi diren herritarrek hondakinak egoki sailkatuak eta dagokion edukiontzian utzi behar dituzte ondorengo bilketa guneren batean:
© 2024 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua