Sasieta mankomunitatea

Albiste nabarmenduak rss

ORDIZIAKO JAIETAN BILKETA KOMERTZIALEAN ALDAKETAK

2026/07/15

Ordiziako jaiak direla eta, Uztailaren 17an eta 24tik 27ra (biak barne) hondakin bilketa komertziala aurreratu egingo da, arratsaldeko 14:00tarako ohiko lekuetan atera behar da eta arratsaldean zehar jasoko dira. Egun bakoitzean atera beharreko egutegia mantendu egingo da, baita jai egunetan ere.

Uztailaren 28an bilketa bere ohiko ordutegian egingo da berriro ere, hau da,  gauez egingo da.

 

OSTALARIENTZAKO ZERBITZU BEREZIA

Ostalaritzako errefusa botatzeko egunero erabili daitezkeen edukiontziak jarriko dira honako tokietan:

  • Urdaneta kalea/Juan Amezketa
  • Garagartza plaza
  • Euskal Herria kalea (Sindikato)
  • Geltokian (Dorretxea azpialdean).

 

Errefusa edukiontzi horiek 17tik 19ra eta 24tik 27ra egongo dira.

 

Ordiziako Klasikoa dela eta, uztailaren 24ean Gudarien etorbidean goiko puntuko beira edukiontziak kendu egingo dira eta horiek Euskal Herria kalera (Sindikato ondoan) edo Gudarien etorbideko beheko puntuan jarriko dira. 25ean arratsaldean, berriz bere tokira itzuliko dira.

+ Gehiago irakurri


MAITZAK 18AN BEASAINGO GARBIGUNEA ITXITA

2026/05/18

Herriko jaiak direla eta, martxoak 18an, Beasaingo garbigunea itxita egongo da

+ Gehiago irakurri


UDALHITZEKO LAN HITZARMENAREN HOBEKUNTZA ESKATZEKO MOBILIZAZIOAK

2026/05/12

Mankomunitatea

UDALHITZeko lan hitzarmenaren hobekuntza eskatzeko Sasietako langileok bat egin dugu ELA eta LAB sindikatuek deitutako mobilizazioekin:

  • APIRILAren 23an 11:00etatik 13:00etara LANUZTEA.
  • MAIATZAK 14an GREBA.
  • EKAINAK 4an GREBA.

ZERBITZURIK EZ da egongo.

Garbiguneak eta bulegoa itxita egongo dira.

POLTSA KONPOSTAGARRIAK banatzeko MAKINAK GELDIRIK egongo dira.

+ Gehiago irakurri


BEASAINGO JAIETAN BILKETA KOMERTZIALEAN ALDAKETAK

2026/05/08

Beasain

ALDAKETAK erdiguneko bilketa komertzialean

Beasaingo jaiak direla eta, erdiguneko bilketa zerbitzuan aldaketa batzuk egingo ditugu. Aldaketak Kale Nagusia, Jose Miguel Iturrioz eta Zaldizurretako establezimenduei eragingo die.

+ Gehiago irakurri



Ikusi eta ikasi

Konposta aldizkaria, abendua 25

Konposta aldizkaria, iraila 25

Beiraren zikloa

Hondakinak bereizteko gida

Horian zer sar daiteke?

Minigarbigunean zer sartu

Kafe kapsulen edukiontzia

Sasieta Mankomunitatea
© 2026 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua