Sasieta mankomunitatea

Herriak

Sasietako Mankomunitatean hondakinen bilketa hainbat modu desberdinetan egiten da. Aukeratu zerrendatik kontsultatu nahi duzun herria.

Bilaketa

Edukiontzitan

Ordizia

Hondakinak egoki sailkaturik dagokion kaleko edukiontzian atera behar dira.

• ORGANIKOA, edukiontzi marroian.

Beharrezkoa da kubo aireztatua, poltsa konpostagarriak eta edukiontzia irekitzeko Sasietako identifikazio txartela izatea. Egunero ireki daiteke edozein orduan.

• ERREFUSA, birziklatu ezin daitekeena, grisean

Edukiontzi grisa irekitzeko beharrezkoa da Sasietako identifikazio txartela. 2 egunetan ireki ahal izango da: ASTELEHENEAN eta OSTIRALEAN. Gainontzeko egunetan ezingo da ireki.

• PIXOIHALAK

Edukiontzi hau Sasietako identifikazio txartelarekin irekitzen da. Egunero ireki daiteke edozein orduan. Edukiontzi puntu guztietan ez dago pixoihalen edukiontzirik. Honakoetan aurkituko dituzu:

  • Bizkaia pasealekua (Filipinak 22 parean)
  • Bizkaia pasealekua (Santa Amalia kalearekin bidegurutzean)
  • Euskal Pilota kalea
  • Filipinak 42
  • Gudarien etorbidea
  • Idoiaga plaza
  • Iturtxobidea
  • Jose Arana kalea
  • Joseba Rezola pasealekua (oinezkoen pasabide ondoan)
  • Nafarroa etorbidea 2
  • Okorrobidea
  • San Ignazio kalea
  • Urdaneta kalea 68
  • Zumalakarregi etorbidea (Oiangurenbidea kalearen bidegurutzean)

TRASTEEN BILKETA

Bolumen handiko trasteak (altzariak, hozkailuak, etab.) astero jasotzen dira. Astelehen gauean atera behar dira edukiontziak dauden puntuetara. Trasteak atera baino lehen Sasietara deitu behar da.

 

Eskuratu harrera fitxak hizkuntza desberdinetan


Sasieta Mankomunitatea
© 2023 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua