
2023/04/11
ALDI BATERAKO ENPLEGUA EGONKORTZEKO HAUTAKETA-PROZESUAK
Sasietako Mankomunitateko enplegua sendotzeko hautaketa-prozesuen oinarri orokorrak eta espezifikoak 2022ko abenduaren 30eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren (247. buletina):
https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/euskera/gao/2022/12/30/be221230.htm
Deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2023ko apirilaren 10ean:
https://www.boe.es/diario_boe/txt.php? id = BOE-A-2023-8872
Eskabideak aurkezteko epea hogei (20) egun baliodunekoa da, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Enplegatu publiko izateko hautaketa-prozesuetan izena emateko, formulario elektronikoa derrigorrez erabiliko da. Formulario elektronikoa Mankomunitatearen egoitza elektronikoan dago, “EPE Lan-eskaintzak” atalean.
2023/03/24 | Birziklapena
Sasieta mankomunitateak Portugalgo ordezkaritza zabal baten bisita jaso du ostiral honetan, (martxoak 24), txartelarekin eta erabiltzaile-identifikazioarekin irekitzeko edukiontzi “adimendunen” funtzionamendua ezagutzeko.
2022/12/23
Gabonetako jai egunak direla eta, hondakin bilketa zerbitzuek izango dituzten aldaketen berri eman nahi dizugu. Abenduaren 24ean (larunbata) eta abenduaren 31ean (larunbata), ontzi arinen bilketa pertsonalizatua ez da egingo. Hau dela eta, egun hauetan, zuen establezimenduko edukiontzi horiak ez ateratzea eskatzen dizuegu. Gainontzeko egunetan, bilketa pertsonalizatua normaltasunez burutuko da.
Informazio gehiago 943 16 15 55 telefonoan eskuratu dezakezue.
Adeitasun osoz, gabon zoriontsuak eta urte berri on.
2022/12/23
2022/10/24
Sasieta mankomunitateko lehendakariak, 2022-10-21eko Ebazpenaren bidez, azterketarako eskubideengatik tasak arautzen dituen zerga ordenantza idazteko, aurretiazko kontsulta publikoa onartzea ebatzi du.
2022/10/24
Sasieta mankomunitateko lehendakariak, 2022-10-21eko Ebazpen bidez, mankomunitateko langile publiko izateko hautapen prozesuetan bitarteko elektronikoen bidez harremanak izateko betebeharra arautzen duen ordenantza egin aurreko kontsulta publikoa onartzea erabaki du.
2022/09/20 | Birziklapena
GHK-k 2016. urteaz geroztik abian jarritako zortzigarren azpiegitura da Sasietako transferentzia estazioa. Gainera, Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorrak (GHHKPO) aurreikusten duen azkena da, Gipuzkoan sortzen diren hiri hondakin guztien kudeaketa jasangarria osatzeko (bilketatik hasita, tratatu eta berreskuratu arte).
2022/09/13
Urretxuko jaiak direla eta, Deskargako Garbigunea itxita egongo da hilaren 19an, astelehena.
Behar dutenentzat gainontzeko garbiguneak, Beasaingoa eta Ordiziko, irekita izango dira.
2022/09/08
2022/06/24
Zumarragako jaiak direla eta, Soraluze, Euskadi enparantza eta Legazpi kaleko establezimenduetako bilketa pertsonalizatuak aldaketak izango ditu.
PAPERA ETA KARTOIA
Ostiral gaueko (uztailak 1) paper eta kartoi bilketa ez da egingo.
ERREFUSA
Ostiral gaueko (uztailak 1) errefusa bilketa, hurrengo egunera atzeratuko da. Gainera, beste bilketa egun bat gehituko da igande goizean. Bietan, goizeko 8tatik aurrera hasiko da bilketa.

© 2026 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua