2020/12/18
ZALDIBIAN
Abenduaren 25eko eta urtarrilaren 1eko jaiegunak direla eta, ORGANIKOAren BILKETA ATZERATUKO DA.
Beraz, abenduaren 24 eta 31an (OSTEGUNAK BIAK) EZ DIRA KUBO MARROIAK ATERA BEHAR.
ORGANIKOAREN KUBO MARROIAK, ABENDUAREN 26an ETA URTARRILAren 2an (LARUNBATAK BIAK) ATERA BEHAR DIRA.
Gainontzeko egunetan, bilketa normaltasunez burutuko da.
Informazio gehiago 943 16 15 55 telefonoan eskuratu dezakezue.
SEGURAN
Abenduaren 25eko eta urtarrilaren 1eko jaiegunak direla eta, ORGANIKOA EZ DA BILDUKO.
Beraz, abenduaren 24 eta 31an (OSTEGUNAK BIAK) EZ DIRA KUBO MARROIAK ATERA BEHAR. Nahi izanez gero edukiontziak erabili.
ERREFUSAREN KUBO GRIXAK, ABENDUAREN 27an ETA URTARRILAren 3an (IGANDEAK BIAK) ATERA BEHAR DIRA.
Gainontzeko egunetan, bilketa normaltasunez burutuko da.
Informazio gehiago 943 16 15 55 telefonoan eskuratu dezakezue.
Tweet
2020/12/16
Abenduaren 24ko eta 31ko bilketak ez dira egingo.
Tweet
2020/12/15
24 eta 31 gaueko eta 25 eta 1 goizeko bilketa zerbitzuak ez dira egingo. Gaueko bilketak egun bat aurreratuko dira.
Tweet
2020/10/23 | Murriztea, Birziklapena, Berrerabilpena
Abiatu da Sasieta Mankomunitateak azkeneko 9 urtetan ikastetxeetan antolatu izan duen “HONDAKINAK KITTO” kanpaina. Aurtengoan, bizi dugun egoerak baldintzatutako neurri bereziekin bada ere, betiko muinari helduko zaio, eta hondakinen arazoaren irtenbidean ardaztuko da kanpaina Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkunzako ikasleekin. Guztira eskualdeko 22 ikastetxeetan banatzen diren 1.560 ikasle izango dira kanpainaren hartzaileak.
Bizi dugun egoera berezi honetan mankomunitateak aparteko ahalegina egin nahi izan du oinarrizkotzat jotzen dituen eskaintzak bermatzeko, eta, horien artean, zehazki, ingurumen heziketa.
Kanpaina hasi berri da eta abendura arte iraungo du. Informazio gehiago:
http://www.sasieta.eus/euskara/kanpainak
Tweet
2020/08/27 | Murriztea
ECOEMBES enpresaren webgunean ekodiseinuko jardunbide egokien bilatzaile bat dago, adibide praktiko askorekin.
https://www.ecoembes.com/es/empresas/empresas-adheridas/ecodiseno/buscador-buenas-practicas-2
Horretarako, enpresa ontziratzailearen izena, produktua eta ingurumen-hobekuntza mota bakarrik aukeratu behar dira, eta emaitza lortuko dugu. Pdf formatuko fitxa ere deskarga daiteke informazio guztiarekin.
Tweet
2020/07/22
Sasieta Mankomunitateak, Urretxuko Udalarekin elkarlanean, poltsa konpostagarriak ematen dituen beste makina bat jarri du Gernikako Arbola Plazan. Makina igogailu ondoan jarri da, eta, iada, abian da.
Labeaga Aretoan kokatuta dagoen makinak erabilpen handia dauka, eta bigarren makina honekin eskaera horri hobe erantzutea espero da.
Gogorarazten da poltsa hauek soilik materia organikoa jasotzeko erabili behar direla eta ez direla beste hondakinak biltzeko erabili behar.
Tweet
2020/07/10
COVID-19 dela eta etxean bakartuta/berrogeialdian pertsonak dituzten etxebizitzetan, hondakinak ez dira bereiztuko eta denak errefusa bezala tratatuko dira. Debekatuta dago birziklatzeko edukiontzietan sartzea edo inguruan botatzea. Horrelako kasuetan, etxeko zaborrak PIXOIHALENTZAKO EDUKIONTZIETAN sartuko dira poltsa itxi batean, irekita egongo den tapa handia erabiliz. Ordizian 18 edukiontzi daude pixoihalentzat.
GAINERAKO ETXEBIZITZETAN, hondakinen bereizketa beti egin ohi den moduan egingo da. Gogoratu: eskularruak, maskarak eta betaurrekoak EZ dira edukiontzi horian sartu behar baizik eta errefusarentzako edukiontzian.
Pixoihalkentzako edukiontzien kokapenak:
Altamira auzoa
Majori
Buztuntza
San Joan auzoa
Eskarabila
Erdigunea
Tweet
2020/07/02
Kiroldegian zegoen poltsak banatzeko makina lekuz aldatu da. Kokapen berria Altamira estadioan dago, gimnasio eta jatetxe azpiko arkupetan.
Bertara iristeko ateak ordutegi hau izango du:
Uztaila-Abuztua: Astelehenetik ostiralera 16:00-20:30
Irailetik aurrera: Astelehenetik ostiralera 11:00-21:30 eta larunbatetan 10:00-19:00
(partiden programazioaren arabera ordutegia zabalagoa izan daiteke).
Tweet
2020/06/17
COVID-19 delakoaren ondorioz, martxoaren 17an errefusa, organiko eta pixoihalentzeko edukiontzien sarraila elektronikoak indargabetu ziren, baita landa-eremuetako birziklatze-guneetara eta etxoletara sartzeko ateak ere, txartelik gabe ireki ahal izateko.
Pixkanaka, sarraila guztiak aktibatzen ari gara, aurreko egoerara itzultzeko. Beraz, edukiontziak irekitzeko berriro beharrezkoa izango da txartela erabiltzea.
Ekainaren 22tik aurrera, errefusa eta pixoihalentzako edukiontzien sarrailak aktibatuko dira pixkanaka, bai eta landa-eremuetako birziklatze-guneetara eta etxoletara sartzeko ateak ere.
Norbaitek txartela galdu badu, lehenbailehen 943 16 15 55 zenbakira deitzea komeni da, beste txartel bat bidaltzeko.
Tweet
2020/05/28
Datorren ekainaren 1etik aurrera, Itsasondon pixoihalen atez ateko bilketari berriro ekingo zaio. Pixoihalak kuboarekin batera ondo korapilatutako poltsa itxian atera behar dira. Gaineratiko hondakinak berriz dagokion kubo barruan atera behar dira.
Hori dela eta, ekainaren 4an (osteguna), herrigunean COVID-19a dela eta pixoihalentzako jarri ziren edukiontzi bereziak erretiratuko dira.
Gogoratu: maskarak eta eskularruak ez dira kubo horian sartu behar baizik eta kubo grisean (errefusa).
Tweet
© 2014 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua