2022/12/23
Gabonetako jai egunak direla eta, hondakin bilketa zerbitzuek izango dituzten aldaketen berri eman nahi dizugu. Abenduaren 24ean (larunbata) eta abenduaren 31ean (larunbata), ontzi arinen bilketa pertsonalizatua ez da egingo. Hau dela eta, egun hauetan, zuen establezimenduko edukiontzi horiak ez ateratzea eskatzen dizuegu. Gainontzeko egunetan, bilketa pertsonalizatua normaltasunez burutuko da.
Informazio gehiago 943 16 15 55 telefonoan eskuratu dezakezue.
Adeitasun osoz, gabon zoriontsuak eta urte berri on.
Tweet
2022/04/12
Orain arte Altamira estadioan zegoen makina kiroldegira eraman da. Bere garaian kiroldegian egin ziren obren ondorioz aldatu zen lekuz, baina hauek amaitu ondoren berriz kiroldegian da. Oraingoan kokaleku berrian jarri da, hain juxtu ere harrera-bulegora iritsi aurretik dagoen bidean.
Tweet
2022/03/23
Joan den martxoaren 20an, Sasieta Mankomunitateko pixoihalentzako edukiontzi bat agertu zen Oria ibaian. Ordiziako Joseba Rezola pasealekuan zegoen, garai bateko “Bomberia” parean, ibaia zeharkatzen duen pasabidetik oso gertu.
Edukiontzia ibaira bota zuten asteburuan, eta oso zaila zen bertara iristea. Asteazken honetan, martxoaren 23an, Ordiziako Suhiltzaileen Parkeko talde batek edukiontzia ibaitik ateratzea lortu du. Eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen “erreskate” berezi honengatik, hurrengo ur-goraldian edukiontzia itsasoan ez bukatzeagatik eta edukiontzia berriro ordiziarren eskura jartzeagatik. Milesker!
Tweet
2020/07/10
COVID-19 dela eta etxean bakartuta/berrogeialdian pertsonak dituzten etxebizitzetan, hondakinak ez dira bereiztuko eta denak errefusa bezala tratatuko dira. Debekatuta dago birziklatzeko edukiontzietan sartzea edo inguruan botatzea. Horrelako kasuetan, etxeko zaborrak PIXOIHALENTZAKO EDUKIONTZIETAN sartuko dira poltsa itxi batean, irekita egongo den tapa handia erabiliz. Ordizian 18 edukiontzi daude pixoihalentzat.
GAINERAKO ETXEBIZITZETAN, hondakinen bereizketa beti egin ohi den moduan egingo da. Gogoratu: eskularruak, maskarak eta betaurrekoak EZ dira edukiontzi horian sartu behar baizik eta errefusarentzako edukiontzian.
Pixoihalkentzako edukiontzien kokapenak:
Altamira auzoa
Majori
Buztuntza
San Joan auzoa
Eskarabila
Erdigunea
Tweet
2020/07/02
Kiroldegian zegoen poltsak banatzeko makina lekuz aldatu da. Kokapen berria Altamira estadioan dago, gimnasio eta jatetxe azpiko arkupetan.
Bertara iristeko ateak ordutegi hau izango du:
Uztaila-Abuztua: Astelehenetik ostiralera 16:00-20:30
Irailetik aurrera: Astelehenetik ostiralera 11:00-21:30 eta larunbatetan 10:00-19:00
(partiden programazioaren arabera ordutegia zabalagoa izan daiteke).
Tweet
2018/02/12 | Birziklapena
Mankomunitatea, Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Ezkio-Itsaso, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Urretxu, Zaldibia, Zegama, Zerain, Zumarraga
Tweet
2016/11/16 | Birziklapena
Ordizian gaikako bilketa %77koa izan zen urrian.
Tweet
2016/09/26 | Birziklapena, Atez ate
Irailaren azken astean etxebizitzei zuzendutako edukiontziak jarriko dira.
Tweet
2015/10/15 | Konpostajea
Mankomunitatea, Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Ezkio-Itsaso, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zegama, Zerain, Zumarraga
Eguna: Urriak 22 osteguna
Ordua: Arratsaldeko 18:30tan (1,5 orduko iraupena izango du gutxi gora behera)
Tokia: Sasietako Bulegoak (Beasain, Salbatore auzoa)
Hitzaldira etortzeko asmoa baduzue, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da 943 16 15 55 telefonora deituz.
Tweet
© 2023 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua