2019/12/17
Obrak amaitu dira eta Urretxuko garbigunea 2020ko urtarriletik aurrera berriro irekita dago.
Eskerrik asko denoi!!
2019/12/17
Gabon jaiak direla eta, bilketa zerbitzuan hainbat aldaketa izango dira:
Itsasondon, Zaldibian eta Seguran, atez ateko bilketa: Abenduaren 24an eta 31an ez da ontzirik atera behar. Hurrengo egunean atera, hau da, 25ean eta 1ean, berez egokitzen den frakzioarekin batera eta bilketa bikoitza (Zaldibian hirukoitza) egingo da.
Tamaina handiko traste zaharren bilketa: Abenduaren 24an ez dira trasteak atera behar. Hurrengo egunera atzeratuko da bilketa. Beraz, Lazkaon, Seguran, Zerainen eta Zegaman 25ean atera beharko dira trasteak.
Abenduaren 31an gauza bera Lazkaon. Trasteak hurrengo egunean aterako dira, urtarrilaren 1ean.
Komertzioetako bilketa bereziak: Abenduaren 24ko eta 31ko bilketak ez dira egingo (organikoa eta kartoia).
Garbiguneak itxita izango dira: abenduaren 24ean, 25ean eta 31ean; eta urtarrilaren 1ean eta 6ean.
2019/11/26 | Birziklapena
Sasietako mankomunitateko Goierri Garbiako langileek bat egin dute “Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko eguneko” ekimenarekin. Hau ikustarazteko hondakin-bilketan aritzen diren langileek txaleko moreekin lan egin dute. Argazkietan ikusi daitezke eguneko nahiz gaueko txandetako langileak txalekoekin.
2019/11/15
2019/10/04 | Konpostajea
Itsasondoko auzokonposta guneak ezagutzen txinatarrak.
2019/09/20 | Birziklapena
Urretxuko Santa Anastasia jaiak izanik Urretxuko Garbigunea itxita izango da astelehenean hilak 23.
Barkatu eragozpenak.
2019/09/20
URRETXUKO JAIETAN, KOMERTZIOTAKO BILKETAN ALDAKETAK
Urretxuko jaiak direla eta, zentroan (Areizaga, Gernikako arbola, Kalerrota, Nekolalde eta Iparragirre kaleetan) hondakin bilketa komertzialak izango dituen aldaketen berri eman nahi dizugu. Irakurri albiste osoa aldaketa guztiak ikusteko.
2019/09/17 | Konpostajea, Murriztea, Birziklapena, Berrerabilpena
Azkeneeko urteetan bezala "Hondakinak Kitto!" eskoletako kanpaina abian da. Iraila eta urrian zehar ikastetxeen eta Ajenda 21 foroetan aurkeztuko da eta ondoren urtea amaitu bitartean saioak abiatuko dira.
2019/07/22
2019/07/17
Ordiziako Santa Ana jaiak direla eta, hondakin bilketa komertzialean honako aldaketak emango dira:
Uztailak 19, 20, 24, 25, 26 eta 27an bi gurpildun edukiontzien bilketa pertsonalizatua aurreratu egingo da. Hau da, bilketa gaueko 21:00etan hasi beharrean, arratsaldeko 15:00tan hasiko da. Bilketa beraz, arratsaldean zehar egingo da. Aldaketa honek, egunean atera behar den hondakin frakzioari eta kartoi komertzial zerbitzuari eragiten die.
Informazio gehiago 943 16 15 55 telefonora deituz eskuratu dezakezue.
Jai zoriontsuak igaro.
© 2025 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua