
2016/01/21 | Konpostajea
Berdegune bat baduzu, etxean konposta egin dezakezu! Horretarako Sasieta Mankomunitateak antolatutako hitzaldira gonbidatu nahi dizugu.
Hitzaldira etortzen zaretenoi debalde konpostagailu bat, konpostatzeko eskuliburua eta aireratzeko erreminta emango zaizue.
Eguna: Urtarrilak 28 osteguna
Ordua: Arratsaldeko 19:00tan (1,5 orduko iraupena izango du gutxi gora behera)
Tokia: Sasietako Bulegoak (Beasain, Salbatore auzoa)
Hitzaldira etortzeko asmoa baduzue, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da 943 16 15 55 telefonora deituz.
2015/12/22
Eguberri jaiak direla-eta aldaketak egongo dira Garbiguneetako ordutegian.
2015/12/11 | Atez ate
Mankomunitatea, Itsasondo, Legorreta, Segura, Zaldibia
Itsasondo, Legorreta, Zaldibia eta Seguran atez ateko bilketako egutegia aldatzera doa.
2015/11/25
Sasieta mankomunitateko Batzar Errektoreak, 2015eko azaroaren 23an egindakon bilkuran, Sasieta zabortegia behin betiko isteko erabakia hartu du.
2015/11/24 | Birziklapena
Legazpiko Udalak eta Sasieta Mankomunitateak hondakinak egoki sailkatzen erakusteko bi hitzaldi antolatu dituzte.
2015/11/24 | Birziklapena
AUKERAN...BERDERA!
Hondakinak prebenitzeko Europako Astearekin (azaroaren 21-29) bat eginez, Sasieta Mankomunitateak Ecovidriorekin (beirazko ontzi-hondakinen gestioaz arduratzen den entitatearekin) batera beirazko ontzi-hondkainen inguruko sentsibilizazio kanpaina garatuko du Sasieta Mankomunitateko zenbait herrietan. Kanpainaren helburuak, herritarren parte-hartze datuak hobetzea, jasotako beira hondakin kopuruak huanditzea eta jasotzen den beira hondakinen kalitatea hobetzea da.
2015/10/30 | Birziklapena
BADATOR ASTEAN BEHIN TXARTELAREKIN IREKITZEN DEN EDUKIONTZI GRISA.
2015/10/30 | Birziklapena, Atez ate
Azaroaren lehenengo astean hasiko da jartzen.
2015/10/22 | Murriztea, Birziklapena
"HONDAKINAK GURE ARDURA" kanpaina abian da.
2015/10/16 | Birziklapena, Atez ate
Lazkaon urriko azken astean hasiko dira jartzen atez ateko bilketa-sistema ordezkatuko duten edukiontziak: papera eta kartoia, ontzi arinak, materia organikoa eta errefusa.

© 2025 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua