Sasieta mankomunitatea

Albisteak rss

“TAMAINA HANDIKO TRASTE ZAHARRAK: ZEINTZUK, NOIZ ETA NOLA ATERA”. Sasieta mankomunitatearen kanpaina berria.

2018/02/12 | Birziklapena

Mankomunitatea, Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Ezkio-Itsaso, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Urretxu, Zaldibia, Zegama, Zerain, Zumarraga

“TAMAINA HANDIKO TRASTE ZAHARRAK: ZEINTZUK, NOIZ ETA NOLA ATERA” lelopean Sasieta mankomunitateak kanpaina berri bat abian jarri du, modu txarrean, ordutegiz edo egutegiz kanpo ateratako tamaina handiko traste zakarrek ematen duten irudi kaskarra konpondu nahian.

Banatuko den diptikoan traste zaharrak ateratzeko ordutegia eta egutegia errespetatu behar dela  azpimarratzen da, baina hori bakarrik ez: edukiontzien kontra ez jartzea, pasabidea ez oztopatzea eta edukiontzien erabilpena ez galeraztea eskatzen da.

Hilean behin edo bitan jasotzen diren herritan egutegi pertsonalizatua txertatu da, 2018 urtean zehar zein egunetan atera daitezkeen zehazten duena.

Diptikoak gogorarazten digu ezin dela edozein gauza atera. Badira atera ezin daitezkeen zenbait hondakin nahinahaiez garbigunera eraman beharrekoak, hala nola, eskonbroak eta obratako bestelako hondarrak, gurpilak, egurrezko paletak, hondakin arriskutsuak (bateriak, fluoreszenteak, pinturak…) eta iñausketa-hondarrak (adarrak…).

Altzaga

Arama

Ataun

Beasain

Ezkio

Gabiria

Gaintza

Idiazabal

Itsaso

Itsasondo

Lazkao

Legazpi

Legorreta

Mutiloa

Olaberria

Ordizia

Ormaiztegi

Segura

Urretxu

Zaldibia

Zegama

Zerain

Zumarraga

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

inprimatu lagunari bidali
 

Iruzkina egin

Sasieta Mankomunitatea
© 2024 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua