Sasieta mankomunitatea

Albisteak rss

Suhiltzaileek ibaira botatako edukiontzi bat erreskatatu dute

2022/03/23

Mankomunitatea, Ordizia

Joan den martxoaren 20an, Sasieta Mankomunitateko pixoihalentzako edukiontzi bat agertu zen Oria ibaian. Ordiziako Joseba Rezola pasealekuan zegoen, garai bateko “Bomberia” parean, ibaia zeharkatzen duen pasabidetik oso gertu.

Edukiontzia ibaira bota zuten asteburuan, eta oso zaila zen bertara iristea. Asteazken honetan, martxoaren 23an, Ordiziako Suhiltzaileen Parkeko talde batek edukiontzia ibaitik ateratzea lortu du. Eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen “erreskate” berezi honengatik, hurrengo ur-goraldian edukiontzia itsasoan ez bukatzeagatik eta edukiontzia berriro ordiziarren eskura jartzeagatik. Milesker!

 

Iruzkina egin

Sasieta Mankomunitatea
© 2024 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua