2024/10/15 | Birziklapena
Minigarbigune berriak mankomunitatea osatzen duten udalerri guztietan 2025eko otsaila eta martxoa bitartean instalatzea espero da.
Minigarbiguneen helburu nagusia da herritarrei etxetik gertu hondakin txiki eta ertain jakin batzuk entregatzeko aukera ematea da dauden zerbitzuak osatuz, izan ere hondakin horientzako gaur egun ez baitago ezarrita hurbiltasuneko bilketa bereizirik. Jaso ondoren, balorizatzeko erabiliko dira. Hondakin horiek mankomunitateak kudeatzen dituen hiru garbiguneetan onargarriak badira ere, batzuetan birziklatu ezin den errefusarekin nahastuta amaitzen dute, agian bolumen txikia dutelako eta instalazio horietara eraman behar izatea deserosoa delako. Horrelakoetan, hondakin horiek ezin dira berrerabili edo birziklatu.
Ezaugarriak
Minigarbiguneak FINKOAK izango dira, hau da, posizio ainguratuan edo finkoan egongo dira.
Zazpi hondakin desberdin sartu ahal izango dira
1. Taldea, hondakin ertainak: lau azpitalde
2. Taldea, hondakin ertainak: hiru azpitalde
Horretarako, minigarbiguneak 7 karga-aho eta 7 barne-depositu independente izango ditu.
Kontratuaren esleipendun izan den enpresak bidalitako lagina duela gutxi instalatu da Beasainen, ADIFen geltokiaren aurrean. Helburua funtzionamendua egiaztatzea da, datozen hilabeteetan fabrikatzen hasiko diren unitateetan hobekuntzak sartzeko.
© 2024 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua