2025/02/18 | Birziklapena
Lazkao, Legazpi, Ordizia, Ormaiztegi eta Zumarragan jarri dira lehen unitateak. Jarduera honek Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuaren dirulaguntza jaso du.
Aste honetan Lazkao, Legazpi, Ordizia, Ormaiztegi eta Zumarragan jarri dira Sasieta Mankomunitateak erositako lehen 10 minigarbiguneak.
Datozen asteetan gainerako minigarbiguneak iristea espero da. Guztira 29 jarriko dira. Beraz, aurki mankomunitatea osatzen duten udalerri guztiek birziklatzeko elementu berri hauek izango dituzte.
Minigarbiguneen helburu nagusia herritarrei TAMAINA TXIKIKO hondakin jakin batzuk etxetik gertu entregatzeko aukera ematea da, gaur egun ez baitago ezarrita hauentzako bilketa bereizirik.
Gogoratu behar da hondakin txiki hauek eta baita beste asko ere, Beasaingo, Ordiziko eta Urretxuko garbiguneetara ere eman daitezkeela.
Nolanahi ere, dagokion ahotik sartzen ez diren hondakinak ez dira lurrean utzi behar, garbigunera eraman behar dira.
Kokapena
Minigarbiguneak kolore gorri deigarriagatik nabarmentzen dira.
Kokapen zehatza HEMEN kontsulta daiteke.
Ezaugarriak
Minigarbiguneak FINKOAK izango dira, hau da, posizio ainguratuan edo finkoan egongo dira.
Zazpi hondakin desberdin sartu ahal izango dira. Horretarako, minigarbiguneak 7 karga-aho eta 7 barne-depositu independente izango ditu.
© 2025 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua