Sasieta mankomunitatea

Albisteak rss

EDUKIONTZI KOLEKTIBOEN LEHEN EMAITZAK ORDIZIAN

2016/11/16 | Birziklapena

Mankomunitatea, Ordizia

Ordizian gaikako bilketa %77koa izan zen urrian.

Iraileko azken astean, 2013ko uztailean jarritako “atez ateko” bilketa sistemaren ordez, beira, papera-kartoia, ontziak, organikoa, errefusa eta pixoihalak edukiontzi kolektiboen bidez biltzeko sistema jarri da.  Sistema berri honek ordea, baditu azpimarratu beharreko zenbait berezitasun:

Birziklatu ezin daitekeen “errefusarentzako” edukiontzi grisa itxita egoten da eta txartel bidez astean bitan ireki daiteke: astelehenetan eta ostiraletan (00.00-24.00ak bitartean). Gaineratiko bost egunetan erabat itxita egoten da. Horretaz gain, osagarri modura, Ordiziko zenbait puntutan pixoihalentzako edukiontzi bereziak jarri dira, hala eskatzen duten familiei soilik zuzenduak; hauek txartel bidez egunero ireki daitezke.

Organikoarentzako edukiontzi marroia ere txartel bidez irekitzen da baina egunero erabili ahal izateko programatuta dago, birziklatzeko gaineratiko edukiontziak bezalaxe (beira, papera eta ontziak).

Aski ezaguna da Ordizian merkataritzak duen pisua eta garrantzia. Komertzioek lau frakzio (papera-kartoia, organikoa, ontziak eta errefusa) modu pertsonalizatuan biltzeko eguneroko zerbitzua dute. Horretarako dendatik bertatik jasotzen dira bi gurpileko edukiontzi indibidual txikiak. Zerbitzuak aurreko atez ateko egutegia errespetatzeaz gain kartoi komertzialaren bilketa sendotzeko beste lau egun gehiago eskaintzen ditu gainera (astean bost egun guztira). 

inprimatu lagunari bidali
 

Iruzkina egin

Sasieta Mankomunitatea
© 2024 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua