Sasieta mankomunitatea

Albisteak rss

Beasaingo transferentzia estazio berria inauguratu da

2023/11/03

Mankomunitatea

Sasietako transferentzia-estazioak Gipuzkoako hiri-hondakinak kudeatzeko zirkuitua amaitu du.

Sasietako transferentzia-estazioa Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak 2016az geroztik martxan jarritako zortzigarren azpiegitura da, eta, gainera, Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Integrala (GHHKPO) ixteko geratzen zen azken pieza da.

Transferentzia-estazio berria Sasieta zabortegi zaharraren ondoan dago, Beasainen, Sasieta mankomunitateak lagatako lursail batean, eta 22 udalerriri (70.000 biztanle) emango die zerbitzua eta baita  Legazpiko ontziak bereiziko plantan sortutako errefusari ere, urtean 18.000 tona hondakin baino gehiago kudeatuz. Nabe nagusiak 800 m2 hartzen ditu 5.000 m2-tik gorako lursailean, eta, gainera, inausketa, ibilgailuak, baskula eta abarrerako gunea dago bertan.

Azpiegitura berriak gaika bildutako materia organikoa, inausketa hondarrak, errefusa eta birzikla ezin daitezkeen tamaina handiko etxetresnak jasoko ditu, eta ondoren tamaina handiko ibilgailuetan (trailer motakoak) dagozkien tratamendu-instalazioetara bidaliko dira.

Instalazio hori, beraz, bilketa-zerbitzuen eta tratamendu-azpiegituren arteko "zubia" izango da, garraiatzeko bide luzeak saihestuz, horrek dakartzan kostu ekonomiko eta ingurumen-kostu handiak ere saihestuz.

Inaugurazio ekitaldian parte hartu dute: Leire Artola, Sasieta Mankomunitateko lehendakariak, José Ignacio Asensio, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakariak eta César Gimeno, GHK-ko zuzendariak.

Inaugurazioan Mankomunitateko Batzorde Exekutiboko kideak ere izan dira: Maitane Alvarez (Sasieta Mankomunitateko lehendakariordea), Mikel Serrano (Zumarraga) eta Maria Teresa Garmendia (Altzaga).

inprimatu lagunari bidali
 

Iruzkina egin

Sasieta Mankomunitatea
© 2024 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua