Sasieta mankomunitatea

Albisteak rss

BEASAINGO JAIAK 2025: Aldaketak erdiguneko bilketa komertzialean

2025/05/28

Mankomunitatea, Beasain

Beasaingo jaiak direla eta, erdiguneko bilketa zerbitzuan aldaketa batzuk egingo ditugu. Aldaketak Kale Nagusia, Jose Miguel Iturrioz eta Zaldizurretako establezimenduei eragingo die.

 

TABERNARIENTZAKO OHARRA

Gogoratu beira edukiontzi barruan sartu behar dela. 

PAPERA ETA KARTOIA

Ostiral gauean (maiatzak 30 eta ekainak 6) eta astelehen gauean (ekainak 2) ez da paper eta kartoia bilduko. Maiatzaren 30eko eta ekainaren 6ko bilketa hurrengo eguneko goizera atzeratuko da (larunbateko goizeko 8etarako atera behar da).

ERREFUSA

Maiatzak 30 eta ekainak, 2 eta 6ko errefusa bilketak, hurrengo egunera atzeratuko dira, eta bilketa egunak gehituko dira: maiatzak 31, 1, 3, 7 eta 8an bilduko da goizean (7etarako atera).

inprimatu lagunari bidali
 

Iruzkina egin

Sasieta Mankomunitatea
© 2025 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua