Sasieta mankomunitatea

Albisteak rss

BEASAINEN AMAITU BERRI DA EDUKIONTZI GRISAREN INPLANTAZIOA

2016/11/15

Mankomunitatea, Beasain

Aldaketa normaltasunez egin da haseran gerta ohi diren ohiko anka-sartze batzuk tarteko.

Beasainen, organikoarentzako edukiontzi marroia jarri zeneko seigarren urtea betetzearekin batera, poliki poliki “zaborrentzako” edukiontzi berdea kendu eta bere ordez, “errefusarentzat”, hau da, birziklatu ezin daitekeen hondakinentzat edukiontzi grisa jarri da.

Inplantazioa joan zen urriaren 17an hasi eta azaroaren 1ean amaitu da.

Jarri berri den edukiontzi grisa txartel bidez astean bitan irekitzan da: astelehenetan eta ostiraletan (00.00-24.00ak bitartean). Gaineratiko bost egunetan itxita egoten da. Horretaz gain, osagarri modura, zenbait puntutan pixoihalentzako edukiontzi bereziak jarri dira, hala eskatzen duten familiei soilik zuzenduak; txartel bidez egunero ireki daitezke.

Organikoarentzako edukiontzi marroia ere txartel bidez irekitzen da baina egunero erabili daiteke, birziklatzeko gaineratiko edukiontziak bezalaxe (beira, papera eta ontziak).

Merkataritzan zerbitzuak asko sendotu dira, errefusarentzako eta organikoarentzako edukiontzi gris eta marroi indibidual txikien bilketa pertsonalizatua eginez eta kartoi komertzialaren bilketa berezia eginez.

 

Iruzkina egin

Sasieta Mankomunitatea
© 2024 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua