Sasieta mankomunitatea

Albisteak rss

Artile-bilketa Landa Garapen Elkarteen eskutik egingo da.

2019/07/22

Mankomunitatea

Artilearekin zer egin behar den jaso ditugun galderak direla eta, Goierriko Landa Garapen elkarteak (GOIMENek) argitu digun aurten ere, aurreko bi urteeran bezala, Gipuzkoan artile-bilketa antolatuko dela.

Bilketa eskualdeka egingo da eta bildutakoa Nafarroako konpostatze planta batetara bideratuko da. Oraindik bilketa egiteko datarik ez da finkatu baina Gipuzkoan biltzen den artile guztia batera tratatzerik ez dagoenez, egutegi bat adostu beharko da eta litekeena da bilketa irailera arte gutxienez atzeratzea. Bien bitartean norberak bere artile gorde egin beharko du.

Aurki, Gipuzkoako Landa Garapen Elkarteek, idatzi bat bidaliko diete ardiak dituzten jabeei guzti honen berri emateko.

Gogoratu behar da artilea, nekazaritza sektorean sortutako beste hainbat hondakinekin gertatzen moduan (siloko plastikoa, akabatutako animaliak, agrokimikoak, simaurra eta abar) ez dela “etxeko hondakina” edo “hiri hondakina” eta beraz, artilearen bilketa, garraiatzea eta tratamendua Sasieta mankomunitateko eskumenetik kanpo geratzen dela.

 

inprimatu lagunari bidali
 

Iruzkina egin

Sasieta Mankomunitatea
© 2024 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua