2017/02/06 | Birziklapena
Zumarragan otsailaren 6an ha si da “zaborrentzako” edukiontzi berdea kendu eta bere ordez, “errefusarentzat”, hau da, birziklatu ezin daitekeen hondakinentzako izango den edukiontzi grisaren inplantazioa.
Inplantazioa lau fasetan egingo da:
- 1. Fasea (otsailaren 6an): Ipar Haizea, Izazpi, Busca Isusi, Linazasoro.
- 2. Fasea (otsailaren 12an): Argixao, Leturia, San Grregorio/Antio hiribidea, Beloki.
- 3. Fasea (otsailaren 19an): Legazpi taldea, Artiz.
- 4. Fasea (otsailaren 26an): Erdigunea eta Etxeberri auzoa.
Jarri berri den edukiontzi grisa txartel bidez astean bitan irekitzan da: astelehenetan eta ostiraletan (00.00etatik 24.00etara). Gaineratiko bost egunetan itxita egoten da. Horretaz gain, osagarri modura, zenbait puntutan pixoihalentzako edukiontzi bereziak jarri dira, hala eskatzen duten familiei soilik zuzenduak; txartel bidez egunero ireki daitezke.
Edukiontzi marroia txartel berdinarekin egunero ireki daiteke eta egunero erabili daiteke organikoa bereiztuta barruan botatzeko. Birziklatzeko gaineratiko edukiontziak ere (beira, papera eta ontziak) egunero erabili daitezke.
Merkataritzan zerbitzuak asko sendotu dira, errefusarentzako eta organikoarentzako edukiontzi gris eta marroi indibidual txikien bilketa pertsonalizatua eginez eta kartoi komertzialaren bilketa berezia eginez.
© 2024 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua