
2025/09/16
Urretxuko jaiak direla eta, erdigunean (Areizaga, Gernikako arbola, Kalerrota, Nekolalde, Iparragirre eta Labeaga kale hasieran) komertzioetako bi gurpildun edukiontzien hondakin bilketak honako aldaketak izango ditu:
ERREFUSA
Irailak 19 (ostirala) eta 22ko (astelehena) errefusa bilketak hurrengo egunera atzeratuko dira eta bilketa egunak gehituko dira: irailak 20, 21, 22 eta 23an bilduko da goizean zehar. Goizeko 9:00etarako atera.
PAPERA ETA KARTOIA
Irailak 19 (ostirala) eta 22ko (astelehena) paper eta kartoi bilketa ez da egingo.
ORGANIKOA
Irailaren 21eko (igandea) organiko bilketa ez da egingo.

© 2025 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua