Sasieta mankomunitatea

Albisteak rss

UDAZKENA PURI PURIAN INGURUMEN HEZIKETAN

2017/11/06 | Murriztea, Birziklapena, Berrerabilpena

Mankomunitatea

Udazkenean zehar 3 kanpaina antolatu dira hondakinen gaia jorratzeko:

  • Hondakinak kitto! Ikastetxeetako kanpaina
  • Beiraren bilketa butzatzeko kanpaina
  • Sukaldeko olioa biltzen laguntzeko kanpaina

“HONDAKINAK KITTO” PROGRAMA ABIATU DA IKASTETXEZ IKASTETXE SASIETA MANKOMUNITATEAREN ESKUTIK

30 ikastetxeetako 85 ikastalde eta 1.400 ikasle inguruk hartuko dute parte

 

Astelehen honetan (azaroak 6) eman zaio hasiera Sasieta Mankomunitateak Goierriko eta Urola Garaiko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei zuzendutako “Hondakinak kitto”  ingurumen-hezkuntza programari. Seigarren edizioa izango da eta Makomunitatearen eremuko udalerrietako ikastetxeetan garatuko da hurrengo bi hilabeteetan.

 

Ikasleei zein irakasleei zuzendutako kanpaina honen helburu nagusiak hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz ohartaraztea, berrerabilera sustatzea eta birziklatzean sakontzea dira; azken atal horretan, edukiontzi horian biltzen diren hondakinen gaikako bilketa azpimarratuz, zalantza gehien sortzen dituen lerroa baita.

 

Ingurumen-hezitzaile adituen eskutik Lehen Hezkuntzako ikastaldeekin bi saio egingo dira, informazioa emateaz gain jolasen bidez landuz. Bigarren Hezkuntzakoekin kontsumoa eta hondakinen sorreraren arteko loturan sakontzen da gazteen ikuspegitik. 

 

Beiraren birziklatzea indartzeko ekimen osagarriak

 

Halaber, Sasieta Mankomunitateak Ecovidrio erakundearekin batera beste bi ekimen garatuko ditu. Lehena, azaroaren 13tik aurrera garatuko da; ingurumen-hezitzaile bikote bat ibiliko da hainbat udalerrietako kaleetan triziklo berezi batzuen laguntzaz beirazko ontziak gehiago eta hobeto bizklatzeko informazioa zabaltzen herritarren artean. Sei udalerrietan izango dira: Lazkao, Beasain, Ordizia, Urretxu, Legazpi eta Zumarragan.

 

Bestalde, Beasain, Urretxu eta Zumarragan kanpaina berezia egingo da ostalaritzako sektorean beirazko ontzien birziklatzea sustatzeko. Establezimendu guztiak bisitatuko dira, informazioa emanaz eta gaika biltzeko baliabide materialak eskainiz.

 

Etxeko olio erabiliaren gaikako bilketa

 

Azkenik, azaroaren 8an eta 11n etxeko olio erabilia gaika biltzeko informazio ekitaldiak antolatuko ditu Mankomunitateak kalean Gipuzkoako foru aldundiaren laguntzaz, olioa biltzeko enbutuak banatuko direlarik.

inprimatu lagunari bidali
 

Iruzkina egin

Sasieta Mankomunitatea
© 2024 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua