2020/03/25
Positiborik gabeko edo bakartuta/berrogeialdian EZ dauden etxebizitzetan, hondakinen bereizketa beti egin ohi den moduan egingo da. Eta gogoratu: eskularruak, maskarak eta betaurrekoak ez dira inoiz edukiontzi horian sartu behar baizik eta errefusarentzako edukiontzian.
Aldiz, COVID-19 dela eta etxean bakartuta/berrogeialdian pertsonak dituzten etxebizitzetan, hondakinak ez dira bereiztuko eta denak errefusa bezala tratatuko dira. Horrelako kasuetan debekatuta dago birziklatzeko beste edozein frakzioren (organiko, ontzi, paper, beira, arropa) edukiontzietan sartzea edo inguruan uztea.
Seguran bakartuta/berrogeialdian dauden etxebizitzek kaskoan dauden pixoihalentzako edukiontzietan botako dituzte etxeko zaborrak poltsa itxi batean. Landa eremuan bizi direnek berriz, etxoletako kanpoko aldean jarritako pixoihalentzako edukiontzia erabiliko dute. Edukiontzi hauek denak irekita daude. Zaborrak ateratzeko laguntza behar izanez gero Gurutze Gorriko 943-161516 telefonora dei dezakezu edo goierri.voluntariado@cruzroja.es helbidera mezua bidali. Etxera joango zaizkizu zaborra jasotzera.
Sasieta mankomunitateko webgunean (www.sasieta.eus) berrogeialdian dauden etxeko hondakinen manipulazioari buruzko informazio garrantzitsua dago. Zalantzaren bat baldin badaukazu 943-161555 telefonora dei dezakezu edo bestela info@sasieta.eus helbidera mezua bidali.
© 2024 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua