2024/05/27 | Konpostajea
Egin berri diren karakterizazioek bildutako materia organikoaren kalitate ona berresten dute.
Maiatzaren 20tik 24ra bitarteko astean, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak Sasieta Mankomunitatearen eremuan bildutako materia organikoa aztertu du. Lau karakterizazio egin ditu guztira.
Kontuan izan behar da Kontsortzioak purutasun-maila handiko materia organikoa bakarrik onartzen duela konpostaje-plantetan, eta %5etik gorako materia “desegokia” duen materiala baztertu egiten duela, hau da, organikoak ez diren beste hondakinak nahasian dituena. Horregatik, aldian-aldian Gipuzkoako mankomunitateek eramaten duten materiala karakterizatu egiten du.
Sasieta Mankomunitatean bildutako materia organikoari egindako karakterizazioetan aurkitutako hondakin “desegokien” ehunekoa oso txikia izan da, %0,60 eta %1,70 bitartekoa, baimendutako %5eko maximoaren oso azpitik.
Emaitza on hori duela urte asko hasitako lanaren ondorio da: kubo aireztatuak eta poltsa konpostagarriak doan banatzea, poltsa konpostagarriak saltzeko makinak instalatzea, bilketa pertsonalizatua egitea, banakako kuboen bidez (atez ateko ereduan) edota erabiltzailea identifikatuz irekitzen diuren edukiontzi marroien bidez eginez, saltokiei eta zenbait sortzaile bereziei materia organikoa modu pertsonalizatuan biltzea, informazio- eta sentsibilizazio-kanpainak egitea, etab.
Nolanahi ere, goian adierazitako guztiak ez luke ezertarako balioko, baldin eta herritarren kontzientziazio-maila handia izango ez balitz. Beste behin ere, gure ESKERRIK BEROENAK EMAN BEHAR DIZKIEGU HERRITARREI, egiten ari diren banantze-ahaleginagatik. ESKERRIK ASKO!!
© 2024 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua