2023/03/24 | Birziklapena
Sasieta mankomunitateak Portugalgo ordezkaritza zabal baten bisita jaso du ostiral honetan, (martxoak 24), txartelarekin eta erabiltzaile-identifikazioarekin irekitzeko edukiontzi “adimendunen” funtzionamendua ezagutzeko.
Guztira, 33 pertsona etorri dira 15 udalen (câmaras municipais) ordezkari gisa, departamentu-buruek eta zinegotziek (vereador) edo alkateordeek (vice-presidente) ordezkatuta, bai eta hondakinen kudeaketaz arduratzen diren udal-enpresa batzuetako beste kargu batzuk ere.
Aholkularitza-enpresa bateko (Ecogestus) ordezkariak ere izan dira. EGF sustapen-erakundeko ordezkariak ere bertaratu dira. EGF erakundeak 6,2 milioi portugaldarren udal-hondakinak kudeatzeko ardura du. Azkenik, Ingurumen Ministerioaren mendeko (APA – Agência Portuguesa do Ambiente) Portugalgo ingurumen-agintaritza goreneko ordezkariak ere izan dira.
Bisitan Ismael Casotti, Zero Wasteko kidea aritu da koordinatzaile gisa.
Leire Artolak, Sasieta mankomunitateko lehendakariak, harrera eta ongietorria egin die portugaldarren ordezkariei. Mankomunitateko teknikariek (Iñaki Erauskin eta Enrike Enparantza) bilketa sistema eta lortutako emaitzak azaldu ondoren, bertaratutakoek galdera ugari egin dituzte. Ondoren, Beasainen izan dira. Bertan, errefusa, materia organikoa eta pixoihalentzako edukiontziak gertutik ezagutu eta erabiltzeko auketa izan dute. Amaitzeko, Beasaingo Antzizar kiroldegian poltsa konpostagarriak saltzeko makina ezagutu dute.
© 2024 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua