2025/10/10
Kanpainaren leloa hau da: "ONTZIAK ONDO BEREIZTU. KALITATERIK GABE EZ DAGO BIRZIKLATZERIK ".
Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako etxebizitzetan 32.000 diptiko banatuko dira. Diptikoak, oso modu grafikoan, azaltzen du kubo edo edukiontzi horian zer sartu daitekeen eta zer ez.
Mankomunitateak azpimarratu nahi izan du “PLASTIKO GUZTIAK EZ DOAZELA HORIRA” eta horia "ontzientzat" dela, ez "plastikoentzat". Ontziak bota aurretik erabat hustu behar direla ere gogorarazi du.
Horrekin batera, edukiontzi hori jakin batzuen banakako kontrol- eta jarraipen-kanpaina egingo da; izan ere, nahastutako zabor-poltsak ere antzematen hasi dira, orain arte ez bezala. Kanpaina horretan arau-hausleei ISUNAK jarriko zaizkie.
© 2025 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua