Sasieta mankomunitatea

Albisteak rss

ORDIZIAKO JAIETAN BILKETA KOMERTZIALEAN ALDAKETAK

2026/07/15

Ordiziako jaiak direla eta, Uztailaren 17an eta 24tik 27ra (biak barne) hondakin bilketa komertziala aurreratu egingo da, arratsaldeko 14:00tarako ohiko lekuetan atera behar da eta arratsaldean zehar jasoko dira. Egun bakoitzean atera beharreko egutegia mantendu egingo da, baita jai egunetan ere.

Uztailaren 28an bilketa bere ohiko ordutegian egingo da berriro ere, hau da,  gauez egingo da.

 

OSTALARIENTZAKO ZERBITZU BEREZIA

Ostalaritzako errefusa botatzeko egunero erabili daitezkeen edukiontziak jarriko dira honako tokietan:

  • Urdaneta kalea/Juan Amezketa
  • Garagartza plaza
  • Euskal Herria kalea (Sindikato)
  • Geltokian (Dorretxea azpialdean).

 

Errefusa edukiontzi horiek 17tik 19ra eta 24tik 27ra egongo dira.

 

Ordiziako Klasikoa dela eta, uztailaren 24ean Gudarien etorbidean goiko puntuko beira edukiontziak kendu egingo dira eta horiek Euskal Herria kalera (Sindikato ondoan) edo Gudarien etorbideko beheko puntuan jarriko dira. 25ean arratsaldean, berriz bere tokira itzuliko dira.

inprimatu lagunari bidali
 

Iruzkina egin

Sasieta Mankomunitatea
© 2026 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua