2014/11/03
Kanpainan, 800 ikasle baino gehiagok hartuko dute parte.
Sasieta Mankomunitateak Goierri eta Urola Garaiko Lehen Hezkuntzako ikastetxeei zuzenduriko hondakinen birziklapenari buruzko kanpaina aste honetan bertan abian jarri du.
Gure gizartean ingurumen kontzientzia geroz ea azkarrago ari da zabaltzen eta Sasieta Mankomunitaeak herritarren kontzientziazio eta sentsibilizazio lan horri urteak dira tinko heltzen ari diola.
Aurreko bi ikasturteetan Sasieta Mankomunitateak heldutako lanari jarraipena emanik, Sasieta Mankomunitateak ikasturte honetarako birziklapena helburu duen kanpaina eskaini die Lehen Hezkuntzako 3. zikloa duten 22 ikastetxeei. Guztira, 840 ikasle baino gehiagok parte hartuko dute bertan.
Ikastetxeak 3. zikloko maila bat aukeratu behar du kanpaina burutzeko, 5. edo 6. maila, eta aukeratutako maila bakoitzeko gela guztiekin ordubete irauten duten hiru saio burutuko dira. Lehenengo saioa, gelan bertan gauzatuko da. Power Point baten laguntzaz hondakinen arazoari aurre egiteko hiru gako nagusien inguruko informazioa emango zaie eta ondoren jolas eta lehiaketa ezberdinen bidez, egun birziklatzen dutenean egiten diren ohiko akatsak ezagutu eta zuzenduko dituzte. Bigarren saioan, antzararen jolasa oinarri gisa hartuz, birziklapena gai nagusia izanik, jolasean ibiliko dira.
Sasieta Mankomunitateak Aurrera Atera Elkartearekin hitzarmena sinatu du aurten eta hirugarrengo saioa elkarte honek garatzen du. Birziklapen tailerra aitzakiatzat hartutik, ingurumenarekiko eta pertsona ezgaituen sentsibilizazioa landu nahi da, horretarako hezitzaileak txakur hezituak eramaten dituzte saioetara eta txakurrak dira birziklapen tailerreko protagonistak ikasleekin batera.
Kanpaina azaroak 3an hasi da eta abenduaren 5arte iraungo du. Atxikitua uzten dizuet kanpainaren behin betiko egutegia.
© 2025 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua