Sasieta Mankomunitateko eta UTE Goierri Garbiako langileok bat egin dugu M17ko GREBA OROKORRAREKIN. Astelehen gauean eta astearte goizean zehar egiten diren zerbitzuei eragingo die:
ATEZ ATEKO HERRIAK
-
SEGURA, ZALDIBIA: organiko bilketa egun bat atzeratuko da. Astearte gauean atera, asteazken goizean jasotzeko.
-
ATAUN: errefusa bilketa egun bat atzeratuko da. Astearte gauean atera, asteazken goizean jasotzeko.
BILKETA KOMERTZIALA
-
ORMAIZTEGI: errefusa bilketa egun bat atzeratuko da. Astearte gauean atera, asteazken goizean jasotzeko.
-
ORDIZIA: errefusa komertziala astearte gauean zehar jasoko da EDUKIONTZI PUNTUETATIK. Papera komertziala asteartean, betiko moduan atera daiteke.
-
BEASAIN, URRETXU, ZUMARRAGA errefusa bilketa egun bat atzeratuko da, astearte gauean atera. Papera eta kartoia asteartean betiko moduan atera daiteke.
-
LAZKAO: astelehen gaueko paper bilketa bertan behera geratuko da. Asteartean betiko moduan atera daiteke.
-
LEGAZPI: Astelehen gaueko errefusa eta papera eta kartoi bilketak bertan behera geratuko dira. Astearte gauean, betiko moduan atera daitezke.
-
LEGORRETA: organikoa eta errefusa bilketak egun bat atzeratuko dira. Astearte gauean atera behar dira asteazken goizean zehar jasotzeko.
-
ZEGAMA, IDIAZABAL: paper eta kartoi komertzial bilketa bertan behera geratuko da. Asteazkenean berriro ere atera daiteke.
-
GABIRIA: ontzi arinak ostegunean atera behar dira ostirala goizean zehar jasotzeko. Errefusa asteazkenean atera behar da ostegunean goizean zehar jasotzeko.
BILKETA INDUSTRIALA
-
RUTA 1eko enpresetako errefusa bilketa egun bat atzeratuko da, astearte gauean zehar egingo da.
-
RUTA 1eko enpresetako egur bilketa asteazken goizean jasoko da.
-
RUTA 2ko enpresetako egur bilketa ostiral goizean bakarrik egingo da
TAMAIANA HANDIKO TRASTEAK
-
ORDIZIA: tamaina handiko trasteak asteazken goizean jasoko dira.
-
ZALDIBIA: tamaina handiko trasteak ostegun goizean jasoko dira.
-
GAINTZA: tamaina handiko trasteak ostegun goizean jasoko dira.
GARBIGUNEAK ETA BULEGOA
Garbiguneak eta Sasietako Bulego orokorrak itxita egongo dira.