2018/01/12 | Birziklapena
Sasieta mankomunitateak, ECOEMBESekin elkarlanean, Gida berri bat kaleratu du gure eguneroko bizitzan, edukiontzi eta kubo horietan ontziak sartzerako orduan sortzen zaizkigun zalantzak argitzeko.
“Horian zer sar daiteke?” lemapean Sasieta mankomunitateak, ECOEMBESekin elkarlanean, Gida berri bat banatzen hasi da eguneroko bizitzan, edukiontzi eta kubo horietan ontziak sartzerako orduan sortzen zaizkigun zalantzak argitzeko. Guztira 31.000 ale banatuko dira eskualdeko etxebizitzetan.
Gida hau seguraski orain arte egin den xehatuena eta osatuena izango da. Hamabi orrialde ditu guztira. Halere ez da batere astuna. Diseinua oso grafikoa da. Arreta bisualak hartzen du pisurik handiena eta ia irakurri gabe, begiratu batean, gure ohiko zalantzak argitzeko balio du.
Gidak bi zati ditu:
a) Lehen zatia, kolore horiz nabarmendua, horian BAI sartu beharreko ontziei zuzendua dago, lau familiatan sailkatuta:
· Plastikozko ontziak.
· Metalezko ontziak.
· Brik ontziak.
· Egur eta kortxozko ontziak.
b) Bigarren zatia, kolore gorriz nabarmendua, horian sartu behar EZ diren gauzakiei zuzendua dago, batik bat plastikozko eta metalezko gauzakiak. Gidak zera azpimarratu nahi du: horia “plastikoentzako” ez, baizik eta “ontzientzako” dela.
Gida honekin, dibulgaziozko beste hainbat aldizkariekin batera, herritarrak informatu eta kontzientziatu nahi dira eta aldi berean, gaika bildutako materialen birziklapenari lagundu, ekonomia zirkularra deritzan barruan.
© 2024 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua