2020/10/23 | Murriztea, Birziklapena, Berrerabilpena
Abiatu da Sasieta Mankomunitateak azkeneko 9 urtetan ikastetxeetan antolatu izan duen “HONDAKINAK KITTO” kanpaina. Aurtengoan, bizi dugun egoerak baldintzatutako neurri bereziekin bada ere, betiko muinari helduko zaio, eta hondakinen arazoaren irtenbidean ardaztuko da kanpaina Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkunzako ikasleekin. Guztira eskualdeko 22 ikastetxeetan banatzen diren 1.560 ikasle izango dira kanpainaren hartzaileak.
Bizi dugun egoera berezi honetan mankomunitateak aparteko ahalegina egin nahi izan du oinarrizkotzat jotzen dituen eskaintzak bermatzeko, eta, horien artean, zehazki, ingurumen heziketa.
Kanpaina hasi berri da eta abendura arte iraungo du. Informazio gehiago:
© 2025 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua