Sasieta mankomunitatea

Albisteak rss

GREBA FEMINISTA OROKORRA, AZAROAK 30

2023/11/29

Mankomunitatea

GREBA FEMINISTA OROKORRA, AZAROAK 30: Bilketa-zerbitzuan eraginak.


Bilketako langileek bat egingo dute grebarekin, beraz, asteazken gauean eta ostegun goizean EZ da bilketarik egingo. Zerbitzua ostegun gauetik aurrera normalizatuko da. Jarraian xehetasunak eta eragindako zerbitzuak. 

Eragindako zerbitzuak:


ZALDIBIA, ITSASONDO ETA SEGURAKO ATEZ ATE.
• EZ dira ontziak bilduko.
• EZ da errefusa jasoko Zaldibian, baina bilketa hurrengo egunera atzeratuko da.
• BAI, ostegun gauean ateratzen diren zatikiak jasoko dira (organikoa eta errefusa Seguran eta Zaldibian, salbuespen gisa).


BILKETA KOMERTZIALA: KARTOIA.
• EZ da kartoi komertzialik bilduko asteazken gauean.
• BAI, osteguneko gaua izango da hori duten herrietan.


BILKETA KOMERTZIALA: ONTZIAK.
• EZ da ontzirik bilduko (Legorreta eta Ordizia).


BILKETA KOMERTZIALA: ERREFUSA.
• EZ da errefusa bilketarik egingo Zegaman, Olaberrian, Ormaiztegin. Egun bat atzeratuko da.


BILKETA KOMERTZIALA: ORGANIKOA.
• BAI, organikoa bilduko da ostegun gauean.

TRASTE BILKETA: ZUMARRAGA.
• EZ dira bilduko trasteak ostegunean. Egun bat atzeratuko da. 


Era berean, jakinarazi da garbiguneek ez dutela grebarekin bat egiten eta, aukeran, erabili egin ditzaketela.

 

Iruzkina egin

Sasieta Mankomunitatea
© 2024 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua