Sasieta mankomunitatea

Albisteak rss

GIPUZKOAKO KONPOSTA ZURI ESKER.

2022/04/12

Mankomunitatea

“Gipuzkoako konposta” ezagutarazteko kanpainarekin jarraituz, aurten ere 3-4 kiloko zakuak banatuko dira. Konpost hau herritarrok etxean sailkatu dugun organikotik abiatuta egiten da.   

Edizio honetan konposta Mankomunitateko 3 garbiguneetan soilik banatuko da (Ordizia, Beasain eta Urretxu). Konposta jaso ahal izateko, nahikoa da herritarrak bere datuak garbigunean ematea. Zaku bat emango da pertsona bakoitzeko, amaitzen diren arte.

Gogoratu hau dela kanpainaren 3. edizioa, eta betiere oso harrera ona izan duela.

Aste Santuko jaien ondoren hasiko da banaketa, garbiguneak Ostegun Santutik Pazko Astelehenera itxita izango baitira, larunbata barne.

 

Iruzkina egin

Sasieta Mankomunitatea
© 2024 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua