
2026/11/09
Zer da "Berrerabilgunea"?
Aurten 500 artikulu inguru banatu dira bizitza berri bat izateko eta berrerabiltzeko. Iaz 1.000 artikulu inguru izan ziren.
Ranking honetan bizikletak eta etxetresna elektrikoak nabarmentzen dira, baita altzariak ere, baina zerrenda luzea da eta mota guztietako materialak aurki daitezke.
Interesatuta bazaude jarraitu irakurtzen.
ZER DA BERRALBILGUNEA?
Sistema honen bidez, garbiguneetan baztertu diren eta erabilera- eta funtzionamendu-baldintza onetan dauden artikuluak berrerabilpen-zirkuitura itzultzen dira, beste pertsona batzuek aprobetxa ditzaten. Horrela, berrerabileraren kontzeptua sustatzen da, eta, ondorioz, onura hauek lortzen dira:
• Baliabideak kontserbatzea.
• Inpaktu energetiko txikiagoa.
• Hondakinak murriztea.
• Eragin txikiagoa klima-aldaketan.
Balantzea oso positiboa da, azken 5 urteetan 3.000 artikulu inguru berrerabili baitira sisteman.
NOLA ERABILI ZERBITZUA?
Interesdunek bi modalitate aukera ditzakete:
1. Artikulu jakin bat behar dutenean, eskaera egin eta mankomunitateko hiru garbiguneetako edozeinetara iristen denean erreserbatuko da.
2. Artikulu bat baldintza onetan iristen denean, garbiguneetako arduradunek denbora batez erakusgai jartzen dute, garbiguneko erabiltzaileren bati interesatuko balitzaio jaso dezan.
Edonola ere, erabiltzaile hauek erregistro-inprimaki bat bete behar dute, mankomunitateak zerbitzuaren jarraipena egin ahal izateko eta zerbitzuaren erabilera egokia bermatzeko.
ZEIN DIRA ZERBITZUA ERABILTZEKO BALDINTZAK?
Era berean, interesdunek baldintza batzuk bete behar dituzte:
• Hilean behin baino ezingo da eskatu, garbiguneen sare osoan.
• Ezin izango da artikulu mota errepikatu.
• Mankomunitateak eskaera ukatu ahal izango du, helburua beteko dela argi ez badago.
• Eskaera onartuz gero, astebeteko epea izango du jasotzeko.
• Istripuak eta arriskuak prebenitzeko, debekatuta dago erabiltzaileek edukiontzietatik gauzak hartzea.
Adierazi behar da ez direla zirkuitura itzultzen pertsonentzat arriskutsuak izan daitezkeen eta segurtasun-berme osoa ez duten artikuluak, hala nola gasezko aparatuak, substantzia kimikoak, pneumatikoak edo koltxoiak, higieneagatik eta arrisku biologikoagatik. Ezta datu pertsonalak izan ditzaketen gailuak ere, hala nola telefonoak, PCak, tabletak edo antzekoak.

© 2026 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua