Sasieta mankomunitatea

Albisteak rss

“Kalitatezko konposta zuri esker” kanpaina berria

2019/05/30 | Konpostajea

Mankomunitatea

Sasieta mankomunitateak “Kalitatezko konposta zuri esker” lelopean kontzientziazio kanpaina berri bati ekin behar dio.

Ekainean zehar karpa txiki bat jarriko du mankomunitateko 14 udalerritan. Bertan Gipuzkoan gaika bildutako materia organikoarekin egindako konposta doan banatu eta informazioa emango zaie herritarrei.

Euren etxebizitzetan egunero hondakinak txukun bereizten dituzten pertsona guztiei eskerrak emateko modua da. Lan isil horrek mankomunitatean batez beste %76ko gaikako bilketako indizea lortzera eraman gaitu. Indize hau oso altua da, Gipuzkoak 2019-2030 Hondakin planean 2030 urterako onartu berri duen %70eko birziklatze helburua gainditzen du.

Etorkizunari begira bi erronka handi ditugu mankomunitatean:

1) %80ko gaikako bilketako indizea lortzea.

2) Bildutako materialaren kalitatea hobetzea.

Bildutako materia organikoaren kalitatea oso garrantzitsua da zirkulua ixteko (berdin ontzi arinen, paperaren eta kartoiaren kasuan ere) eta hauxe da ekonomia zirkularraren erronka handiena. Bildutako materialaren kalitatea da zirkularidadearen giltzarria.

Kalitatezko birziklapena lortzeko material inpropio edo desegokien maila gutxitzea ezinbestekoa da, birziklatzea oztopatzen duelako eta horrek ingurumenean eta ekonomian dituen ondorioengatik ere.

Gipuzkoan “Gipuzkoako konposta©” izeneko markarekin egiten den konposta kalitate mailarik altuena du: “A” motatako konposta da. Baina kalitate hori lortzeko material desegokien mailak ezin du %5a gainditu.

Hori dela eta, konposta oparitzeaz gain karpan bi hezitzaile izango dira informazioa eman eta edozein zalantza argitzeko. Hurbiltzen direnei informazio-orri bat emango zaie bilketaren eta honekin lortutako konpostaren kalitatea bereziki azpimarratuko duena eta antzeman ohi izan diren ohiko akatsen inguruko informazioa jasoko du, hala nola, poltsa konposgarriak erabili ordez plastikozko poltsak erabiltzea edo organikoarekin batera pixoihalak edo ontziratutako janaria botatzea eta abar. Konposta nola erabili behar den ere jasotzen da.

Karpan Gipuzkoako Hondakin Kontsortzioaren bideo didaktikoa ezagutzera emango da konposta fabrikatzeko prozesua eta konpostaren erabilera ezberdinak azaltzen dituena: mahastietan, futbol- eta golf-zelaietan, baratza eta lorategietan, basoen berreskurapenean eta abar. 

Kanpaina datuetan:

  • Kanpaina ekainaren 3an hasi eta 28an amaituko da.
  • Aldez aurretik, karpa jarriko den herrietan, 5.000 kartel jarriko dira edukiontzi marroietan eta etxeko atarietan.
  • Karparen ordutegia hau izango da: 16:00etatik 20:00etara.
  • Konposta jasotzeko ezinbestekoa da poltsa konpostagarriak lortzeko erabiltzen da txartela ekartzea.
  • Karpa ondorengo herrietan jarriko da: Ataun, Beasain, Idiazabal, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zegama eta Zumarragan. Konposta edozein herritan jaso daiteke.

 

Eguna (Ekaina)

Udalerria

Tokia

3

Ataun

San Martin plaza

4

Ordizia

Foruen pasealekua, 1

5

Ordizia

Foruen pasealekua, 1

6

Idiazabal

Herriko plaza

7

Lazkao

Herriko plaza

10

Lazkao

Herriko plaza

11

Zumarraga

Euskadi plaza

12

Zumarraga

Kalebarren plaza

13

Legorreta

Herriko plaza

14

Olaberria

San Joan plaza

17

Beasain

Gernikako pasealekua

18

Beasain

Gernikako pasealekua

19

Urretxu

Areizaga plaza

20

Urretxu

Areizaga plaza

21

Ormaiztegi

Herriko plaza

24

Zaldibia

Herriko plaza

25

Zegama

Jose Maiora plaza

26

Segura

Aparkalekua

27

Legazpi

Kale Nagusia

28

Legazpi

Kale Nagusia

 
  • Konposta poltsa konpostagarri batean banatuko da (4 kg. gutxi gorabehera). Poltsa etxean berrerabili daiteke materia organikoa bereizteko. Plastikozko poltsak espresuki saihestu nahi izan dira.
  • 8.000 informazio-orri egin dira karpara hurbiltzen direnei emateko.
  • Konposta hartzera edo informazioa jasotzera bertaratzen diren herritar guztiek kanpaina bukaeran egingo den 20 saskiren zozketan parte hartu ahal izango dute. Saskian “Gipuzkoako konpostarekin” egindako produktu ezberdinak egongo dira.
  • Altzaga, Arama, Ezkio, Gabiria, Gaintza, Itsaso, Itsasondo, Mutiloa eta Zeraingo bizilagunek Beasaingo edo Ordiziako garbigunean jaso dezakete doan konposta ekainean zehar.

Informazio-orria

Konpost banaketako egutegia

Konpostaren fabrikazioa bideoa

Konpostaren aplikazioak bideioa

 

 

 

Iruzkina egin

Sasieta Mankomunitatea
© 2014 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua