Sasieta mankomunitatea

Albisteak rss

COVID-19 dela eta, PAUSOZ PAUSO etxean bakartuta/berrogeialdian pertsonak dituzten etxebizitzetako hondakinak nola kudeatu.

2020/03/22

Mankomunitatea

Transizio Ekologikoko Ministerioak, Osasun Ministeritzak emandako gomendioak jarraituz, COVID-19 dela eta, etxean bakartuta/berrogeialdian pertsonak dituzten etxebizitzetan sortutako hondakinak behar bezala kudeatzeko Jarraibidea eta Agindua eman ditu.

Etxean bakartuta/berrogeialdian pertsonak dituzten etxebizitzetan hondakinak ez dira bereiztuko eta denak errefusarentzako edukiontzira bideratuko dira. Hauek dira jarraitu beharreko pausoak:

Lehen pausoa:

Gaixo dagoen pertsonak sortutako hondakinak, gaixoak erabili eta botatzeko direnak barne (eskularruak, zapiak, maskarak) plastikozko lehen poltsan (1. POLTSA) sartuko dira, gaixoaren gelan jarritako zabor-ontzi batean (ahal dela, estalkia eta irekitzeko pedala duena).

Bigarren pausoa:

1. POLTSA behar bezala itxi eta gelan bertan irteeratik gertu egongo den plastikozko bigarren poltsan (2. POLTSA) sartuko da. Bigarren poltsa honetan gainera, zaintzaileak erabilitako eskularruak eta maskara sartuko dira eta behar bezala itxiko da gelatik irten baino lehen.

Hirugarren pausoa:

2. POLTSA etxean sortutako gaineratiko hondakinekin batera (organikoa, ontziak, papera, beira…) plastikozko hirugarren poltsan (3. POLTSA) sartuko da, eta behar bezala itxiko da.

Laugarren pausoa:

Aurreko hiru pausoak egin eta berehala eskuak sakonki garbituko dira, ura eta xaboiarekin, 40-60 segunduz gutxienez.

Azken pausoa:

3. POLTSA errefusarentzako edukiontzian bakarrik sartuko da. Erabat debekatuta dago birziklatzeko beste edozein frakzioren (organiko, ontzi, paper, beita, arropa) edukiontzietan sartzea edo inguruan uztea.

KARTEL  honetan garfikoki ikus dezakezu.

 

Iruzkina egin

Sasieta Mankomunitatea
© 2014 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua