Sasieta mankomunitatea

Albisteak rss

BOLUMEN HANDIKO ETXEKO TRASTE ZAHARREN BILKETA ZERBITZUARI BERRIRO EKINGO ZAIO

2020/05/06

Mankomunitatea

Koronabirusaren hedapena saihesteko, martxoaren 24an bertan behera geratu zen bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzua.

Maiatzaren 11tik aurrera, deseskalatze edo konfinamendua arintzeko 1. Fasea hastearekin batera, bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzuari berriro ekingo zaio soilik herri bakoitzean dagoen bilketa-egutegiari jarraituz.

Egun horretatik aurrera, Urretxu, Beasain eta Ordiziko garbiguneetan ere honelako hondakinak jasotzen hasiko dira ondorengo ordutegian: astelehenetik ostiralera 9:00-12:30 eta 15:30-18:30 bitartean eta larunbateta 9:00-13-00ak bitartean.

Garrantzitsua da hondakin hauek ateratzeko egutegia errespetatzea eta ondorengo arauak kontutan izatea:

  1. Altzariak, koltxoiak, etxetresna elektrikoak (garbigailuak, hozkailuak, ordenagailuak, telebistak…) eta tamaina handiko bestelako traste erabilezinak jasotzen dira soilik.
  2. Gaineratiko hondakinak garbigunera eraman behar dira:
  • Eskonbroak eta obratako bestelako hondarrak (tarima, bainuontzi, komunontzi, baldosa, azuleju…)
  • Kristalak, ispiluak, eta objektu ebakitzaileak
  • Hondakin arriskutsuak (bateriak, fluoreszenteak, pinturak…).
  • Gurpilak
  • Egurrezko paletak
  • Arropa, jostailuak eta etxebizitza nahiz garajeetako garbiketako hondarrak

Arropa:

Bestelako abisurik jaso arte, arropa zaharren bilketa zerbitzurik ez dago.

 

Iruzkina egin

Sasieta Mankomunitatea
© 2014 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua