2018/06/06 | Birziklapena
EKOGRAS empresa sukaldeko olio-edukontziak zaharberritzeari ekin dio.
Sukaldeko olioa biltzeko gaur egun erabiltzen diren olio-edukiontziek dagoeneko bederatzi urte bete dituzte. Urteko 45 tona olio inguru jasotzen dituzte. Urteen poderioz jasan duten higadura dela eta EKOGRAS enpresak edukiontzi guztiak zaharberritzeari ekin dio.
Mekanikoki konpontzeaz gain pintatu ere egingo dira. Lehenego seiak dagoeneko jarri dira berriro kalean: Beasain, Idiazabal, Lazkao, Ordizia eta Zerainen. Beste guztiak datozen astetan poliki poliki zaharberrituz joango dira. Guztira 53 edukiontzi.
© 2024 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua