Sasieta mankomunitatea

Albisteak rss

Sasieta mankomunitateko industrialdeetan ontzi arinak biltzeko zerbitzu berria.

2021/09/23 | Birziklapena

Mankomunitatea

Iraileko hirugarren astean ontzi arinak biltzeko edukiontzi berriak banatu dira mankomunitatearen eremuko industrialdeetan.

Edukiontziek bi edukiera desberdin dituzte sortze-bolumenaren arabera: 360 litro (bi gurpilekoak) ekoizle ertainentzat eta 1.000 litro (4 gurpilekoak) ekoizle handientzat.

Zerbitzu berria plastikozko eta metalezko ontzi arinak eta brickak bilduko ditu, ECOEMBES enpresak kudeatzen dituen ontzi guztietan "puntu berdea" bereizgarria dutenak.

Bilketa astean behin egingo da enprezaz enpresa. Bildutako ontziak Gipuzkoako Hondakinen Kontsotzioaren Legazpiko ontziak bereizteko instalaziora bidaliko dira.

Datozen asteetan, jarraipena eta kontrola egingo da, hondakin desegokiak minimizatzeko eta bildutako materialen kalitatea ziurtatzeko.

Zerbitzu berria mankomunitateak dagoeneko eskaintzen dituen beste zerbitzu batzuei gehituko zaie. Gaur egun, honako hauek jasotzen dira:

  • Hiri-hondakinekin bateragarria den errefusa (ez birziklagarria)
  • Kartoia
  • Egurra
  • Filma (LDPE)
  • Puntu berdea duten ontzi arinak

Horrez gain, jantokia duten enpresetan biohondakinen bilketa ere egiten da.

 

Iruzkina egin

Sasieta Mankomunitatea
© 2024 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua