Sasieta mankomunitatea

Albisteak rss

Sasieta mankomunitatearen agerraldia Eusko Legebiltzarrean

2018/07/03 | Birziklapena

Mankomunitatea

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako birziklatzearen egoera hobetzera zuzendutako neurriak aztertzeko ponentzia dela eta, ekainaren 27an, Sasieta mankomunitatateko lehendakariaren eta Zerbitzuburuaren agerraldia izan zen Eusko Legebiltzarrean.

Eusko Legebiltzarreko lehendakariak sinatutako agerraldi-eskaeraren ostean, 2018ko ekainaren 27an Eusko Legebiltzarrean agerraldia egin zuten Aitor Aldasorok, Sasieta mankomunitateko lehendakariak eta Iñaki Erauskinek, mankomunitateko zerbitzuburuak.

Agerraldia Eusko Legebiltzarreko Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Batzordea lantzen ari den Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako birziklatzearen egoera hobetzera zuzendutako neurriak aztertzeko ponentziaren barruan kokatu behar da.

Agertutakoek mankomunitatean hartutako neurriak eta emaitzak ezagutzera eman zituzten, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako birziklatzearen egoera hobetzera zuzentzeko neurriei buruzko iritzia eman zuten eta legebiltzarkideek egindako galderei erantzun zieten.

inprimatu lagunari bidali
 

Iruzkina egin

Sasieta Mankomunitatea
© 2024 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua