Sasieta mankomunitatea

Albisteak rss

Sasieta mankomunitateak kanpaina berria abian jarriko du birziklatzera zuzendutako hondakinen kalitatea hobetu asmoz

2018/10/26

Mankomunitatea

Sasieta mankomunitateak kanpaina berria abian jarriko du birziklatzera zuzendutako hondakinen kalitatea, batipat edukiontzi marroian eta horian botatako hondakinen kalitatea, hobetu asmoz.

DIPTIKOA

EDUKIONTZI MARROIA

Sasieta mankomunitateak kanpaina berria abian jarriko du birziklatzera zuzendutako hondakinen kalitatea, batipat edukiontzi marroian eta horian botatako hondakinen kalitatea, hobetu asmoz.

“Ingurugiroak eskertzen dizu eta guk ere bai”

Hauxe da kanpainan banatuko den diptikoaren goiburua. Eskualdean, guztion lankidetzari esker, %75eko gaikako bilketa lortu da eta mankomunitateak, maila horretara iristek lana egin duten herritarrei bere eskerrik beroena azaldu nahi die.

Gutxiengo baten jarrera onartezina:

Zoritxarrez, GUTXIENGO BATEK ez ditu oraindik hondakinak bereizten eta lurrean uzten ditu edukiontzien ondoan. Batzuk gainera zaborra nahasian botatzen dute birziklatzeko edukiontzietan, batez ere edukiontzi marroian eta horian, herritarren GEHIENGOAK egiten duen lan txukuna alferrik galduz eta INGURUMENEKO HONDAMENA ETA EKONOMIKOA sortuz.

Hori dela eta, mankomunitateak, horrelako arau-hausteak Ordenantzaren arabera zigortuko direla ohartarazi nahi du. DAGOENEKO ISUNAK JARTZEN ARI DA.

Edukiontzi marroia txukun erabiltzen dutenentzako hiru gomendio:

  1. MATERIA ORGANIKOA, plastikozko poltsetan ez baizik eta POLTSA KONPOSTAGARRIETAN sartu behar da. Mankomunitateak poltsa konpostagarriak doan banatzen ditu 19 makina automatiko eta udaletxeen bidez.
  2. PIXOIHALAK edukiontzi MARROIAN EZ dira bota behar.
  3. Iraungitako janaria edukiontzi marroian bota behar izanez gero, lehendabizi ontzia edo bilgarria kendu behar da.

Eranskailuak edukiontzietan:

Birziklatzeko edukiontzietan eranskailu bat ere jarriko da zaborra nahasian botatzea debekatua dagoela gogorarazteko. Eranskailua SEI HIZKUNTZATAN dago. Bigarren eranskailua ere jarriko da edukiontzien atzeko aldean, edukiontzia atzetik behartzea edo irekitzea debekatua dagoela gogorazteko ere.

Komertzioei zuzendutako sentsibilizazio kanpaina:

Horrekin batera, mankomunitateko teknikari bat hondakin gehien sortzen duten komertzioak berriro bisitatzeari ekingo dio, gaikako bilketan partehartzea ebaluatu eta baliabide materialak eta informazioa emateko, ahal den neurrian hondakinen bereizketa errazteko.

inprimatu lagunari bidali
 

Iruzkina egin

Sasieta Mankomunitatea
© 2024 Sasieta Mankomunitatea
Iturraldetxiki Industrialdea 3 | Salbatore auzoa | Beasain | Tel. 943 16 15 55 Fax. 943 16 06 04
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua